NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Josep Maria Sert y la fotografía". Juan Naranjo eta María del Mar Arnús

Serten erakusketa
  • Osteguna, 2012(e)ko Otsaila(r)en 23-(e)an

Juan Naranjo Niño, (Barcelona 1960) historialari, arte kritiko eta komisario independentea, museoan izango da "Josep Maria Sert y la fotografía" gaiari buruzko hitzaldi bat eskaintzeko. Datorren asteazkenean izango da, otsailak 29, 19:30ean.

"Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa" erakusketaren komisarioa ere, María del Mar Arnús, bertan izango dugu artista katalanak bere margolanen aurretik egiten zuen lan fotografikoaren inguruan hitz egiteko. Naranjo, aldiz, ikuspuntu zabalago bat eman nahian garai hartako argazkigintzaren erabilera eta funtzioei buruz arituko da. Sarrera libre izango da lekuak bete arte.

Juan Naranjo Kataluniako Museu Nacional d'Art-en argazkigintza saileko aholkulari batzordeko kidea da eta Exit Book aldizkariaren kolaboratzailea. Honetaz gain, "Fotografía, Antropología y Colonialismo (1845-2006)" izeneko liburua publikatu zuen 2006an.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: