NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Apirilaren 5ean “San Telmo pil-pilean” bisita gastronomikoak itzuliko dira museora

Apirilaren 5ean “San Telmo pil-pilean” bisita gastronomikoak itzuliko dira museora

  • Asteartea, 2019(e)ko Apirila(r)en 02-(e)an

Ostiral honetan, apirilak 5, San Telmo pil-pilean ibilbide gastronomikoa egiteko aukera izango da museoan. 18:30ean izango da, euskaraz eta sarrerak dagoeneko salgai daude museoan.

Bisita hau seien artean lehena izango da; izan ere, Juan Mari Arzaki eskainitako erakusketaren harira, museoak berriz eskaini ditu iazko udaberrian eta udazkenean eskaini zituen bisita gidatu hauek.

San Telmo pil-pilean gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harremana irudikatzen dituen bisita gidatuak dira. Ibilbidean zehar gure gastronomiaren historia markatu duten hainbat mugarri ezagutzeko aukera egongo da bost zentzumenen bidez. Nola ez, mugarri horietako bat Euskal Sukaldaritza Berria eta Arzaken inpronta dira. Horregatik, bisita gidatu hauek museoko erakusketa iraunkorraz gain, Arzak bere saltsan erakusketa ere igaroko dute. Amaieran, gure historia markatu duten produktu dastaketa egongo da Bokadon.

Museoak Arzak bere saltsan erakusketak dirauen bitartean eskainiko ditu bisita gidatu hauek. Guztira sei izango dira, denak ostiraletan eskainiko dira, 18:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko museoan 15 euroan.

San Telmo pil-pileaneko datak:

  • Apirilak 5 (euskaraz)
  • Apirilak 19 (gaztelaniaz)
  • Maiatzak 3 (euskaraz)
  • Maiatzak 17 (gaztelaniaz)
  • Maiatzak 31 (euskaraz)
  • Ekainak 14 (gaztelaniaz)

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: