NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Heriotzari eta Arzaki buruzko erakusketa bana zabalduko ditu museoak martxoan

Heriotzari eta Arzaki buruzko erakusketa bana zabalduko ditu museoak martxoan

  • Osteguna, 2019(e)ko Otsaila(r)en 28-(e)an

Heriotza. Ante la muerte, martxoaren 13tik, eta Arzak bere saltsan, martxoaren 26tik, izango dira martxoko erakusketa proposamen berriak San Temo Museoan.

Heriotza. Ante la muerte, San Telmo Museoak eta José Ángel Achón Deustuko katedradunak komisariatutako erakusketa honek publikoa heriotzaren fenomenora gerturatzea du helburu; zehatzago esanda, gizakiak heriotzari aurre egiteko dituen eta eduki dituen moduetara hurreratzea. Gainera, gai zabal horren inguru inguruko hausnarketa sustatzeko jarduera sorta anitza antolatu du museoak, erakusketaren irekieraren egunetik bertatik hasita.

Arzak bere saltsan gure sukaldari internazionalenetako baten aitortza izango da, mahaiak sinbolo gisa hartuta, eta jardueren bidez Arzak eta euskal sukaldaritza hobeto ezagutzeko aukera ere izango da.

Aste Santura arteko larunbatak familia tailerren eguna izan ohi da museoan, eta hala izango da martxoan ere, baina ikutu berezi batekin; izan ere, lau artista tailer egongo baitira. Familiek 6-12 urte bitartek haurrekin sormena lantzeko aukera izango dute Axpi, Nagore Amenabarro, Ane Rodigruez Zaitegi eta Maider Aldasororen eskutik. Jarduera hauek guztietarako sarrerak salgai egongo dira martxoaren 1etik aurrera familia bakoitzeko 5 euroan.

Martxoan, Elkano Zikloan, Juan Sebastian Elkano eta bere garaiko gizartea ezagutzen jarraitzeko aukera izango dugu Susana Truchueloren eskutik; martxoaren 5ean izango da hori. Eta argazki-liburuak ere izango du bere lekua Gabrielle Duplantierrek bere azken lana aurkeztuko baitu museoko liburutegian hilaren 9an.

El baile tradicional en el ballet clásico hitzaldiak (martxoak 9), San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteko bi hitzaldik (hilaren 3an eta 6an) eta Giza liburutegiak (martxoak 26) osatuko dute sartzera goazen hilabeteko eskaintza.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: