NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostia Kulturak 5 milioi euro erabili ditu arte sorkuntza bultzatzeko

Alfonso Gurpegui, Jaime Otamendi eta Jon Insausti, ezker-eskubi
  • Astelehena, 2019(e)ko Otsaila(r)en 25-(e)an

Gaur goizean aurkeztu du Donostia Kulturak 2018ko ekitaldien memoria. Datozen egunetan egongo da oso-osorik eskegita Urteko memorien atalean.

Prentsaurrekoan emandako datuen artean hauek azpimarratuko ditugu:

  • Sortzaileei laguntzeko daraman bidean, Donostia Kulturak 5 milioi eurotik gora erabiltzen ditu arte-sorkuntza bultzatzeko, kultur etxeen sarearen eskaintza pedagogikoa sendotzeko, kultur euskarrietan (liburuak eta CDak) inbertitzeko eta Donostiako erakunde eta elkarteei diru-laguntzak emateko.
  • Donostia Kulturak gorantzako bidea eraman du bere jardunean, bai programazioari eta bai eskainitako zerbitzuei dagokienez. 2018an, 7.900 jarduera programatu ditu; 22 kultur jarduera egunean, batez beste, kudeatzen dituen guneetan.
  • Beste bazkide-errekor bat, 103.568 kultur txartelekin.
  • DK da Gipuzkoan sarrera gehien saltzen dituen kultur eragilea: 280.181 sarrera saldu ditu 2018an.
  • DK-k 700 kultur eta gizarte-eragile baino gehiagorekin dihardu lanean, eta berak markatzen du Donostiako kultur taupaden erritmoa.
  • 1.098.253 eta 817.172 lagun pasatu dira, hurrenez hurren, Donostia Kulturaren bi sareetatik: kultur etxeena eta Donostiako liburutegiena.
  • Nabarmentzekoak dira, halaber, gizarte-zereginak, batez ere jaien arloan, ingurumenarenean, ohitura osasuntsuenean, genero-berdintasunean eta inklusioan.
  • Hala bada, 30 urte betetzear den honetan, gure erakundea liderra da gaur egun kulturak Donostian bizi duen goraldian.

 

2020an 30 urte beteko ditu Donostia Kulturak eta hauek dira datorren urteari begira dituen erronkak:

  • Kultura Donostian lideratzen jarraitzea.
  • DK digitalaren apustua.
  • Sormena sustatzea.
  • Kultura etxe guztietara heltzea.

 

Hasieran esan bezala, Urteko memorien atalean izango da laster memoria oso-osorik.

Hona hemen 2018ko balantzea (pdf).

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: