NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmok familia tailerrekin hartuko du parte Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean

San Telmok familia tailerrekin hartuko du parte Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean

  • Ostirala, 2019(e)ko Otsaila(r)en 22-(e)an

Martxoa Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da azken urteetan, eta aurten ere sareko museoek programazio zabala osatu dute. Guztira 100 ekintza inguru egiteko aukera izango da, eta mota guztietakoak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak...

San Telmo Museoaren ekarpena larunbateroko familia tailerrak izango dira. Martxoaren 2koa mozorro tailerra izango da, eta gainontzekoak (martxoak 9, 16, 23, 30) Familientzako artista tailerrak arte ederren munduko artista gazteek eskainiko dituztenak. Denak 17:00etan izango dira, euskaraz eta 6-12 urteko haurrei zuzenduak. Familiako 5 euroko prezioa dute (martxoaren 2koan izena ere eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61).

Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen ekimen honen helburua da Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jartzea eta sustatzea, baita sareko kide diren zentroak ezagutaraztea ere.

Informazio gehiago eta egitarau osoa

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: