NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museora doan sartzeko aukera kolektibo gehiagori zabaldu dio San Telmok

  • Ostirala, 2019(e)ko Otsaila(r)en 01-(e)an

San Telmo Museoak bere prezioen politika eguneratu du eta, horren arabera, 25 urtetik beherakoek, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenen kolektiboek eta desgaitasuna duten pertsonek edo taldeek doakoa izango dute museorako sarrera. Prezio berriak indarrean daude urtarrilaren 1etik.

Hemendik aurrera 25 urtez azpiko gazteek museoan doansartzeko aukera izango dute (lehen muga 18 urtetan zegoen) leihatilan agiri hauetako bat erakutsita: NAN txartela, pasaportea, eskola txartela edo horren baliokidea.

Erabakiaren beste onuradun batzuk desgaitasuna duten pertsonak izango dira (desgaitasun txartela erakutsita). Gainera, laguntzailea behar dutenen kasuan, laguntzaileak ere doako sarrera izango du. Pertsona hauei doakotasuna aplikatuko zaie hala bakarka datozenean nola taldean.

Azkenik, gizarte bazterketa jasateko arriskua dutenen taldeek ere sarrera doan izango dute.

Aldaketa hauen helburua da gazteei San Telmora etortzeko aukera erraztea eta museoa inklusioaren alorrean lantzen ari den eskaintza sendotzea.

Gainontzean, publiko orokorrari dagokionean, museoak mantendu egin ditu bere ohiko prezioak: sarrera orokorra 6 euroan; doako sarrera museoko bazkideentzat eta langabezia egoera legalean daudenentzat (agiria aurkeztuta), eta denentzat astearteetan eta Museoen Nazioarteko Egunean (maiatzak 18), eta sarrera murriztua 3 euroan ikasleentzat (Gazte Txartela, ikasle txartela edo Gaztekutxa aurkeztuta), 65 urtetik gorakoentzat (NANarekin edo pasaportearekin egiaztatua), gutxienez 10 lagunez osatutako taldeentzat eta familia ugarientzat (akreditatu beharrekoa).

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: