NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak bere fatxada historikoak argiztatuko ditu urtarrilaren 17tik aurrera

San Telmo Museoak bere fatxada historikoak argiztatuko ditu urtarrilaren 17tik aurrera

  • Asteartea, 2019(e)ko Urtarrila(r)en 15-(e)an

Urtarrilaren 17tik aurrera, San Telmo Museoaren eraikin historikoaren aurrealdeak gaueko argiztapena izango du. Horrek arkitekturaren balioa nabarmenduko du eta, aldi berean, Zuloaga Plazari argia emango dio.Argiztapen berriak museoaren hiru aurrealdeak bilduko ditu: antzinako eraikinarena, Zuloaga plazan; Santa Korda kalekoa, eta aurrealde berria, hori ere, Zuloaga plazan.

Proiektua Pablo Baronek, ondare artistikoaren argiztapenean espezializatutako arkitektoak, zuzendu du eta Loyola Nortek gauzatu du,  lanak esleitu zaizkion enpresak.

Proiektu hau museoko aurrealdeen prebentziozko kontserbazio planaren barruan dago, besteak beste, ondarearen zahartzearen iturriak saihestea bilatzen duena, ahal den neurrian.

Baroneren proposamenak ondare kulturalaren kontserbazioa errespetatzen du eta proposatzen du argiekin era orekatuan jokatzen duen diseinua, arkitektura nabarmentzen duena, eta gehiegizko argiak eta itzalak saihesten dituena.

Proiektuaren gakoak ondarearen kontserbazioa, eta izaera estetikoa eta energetikoa izan dira.

Ondare historiko-artistikoaren kontserbazioarekiko errespetua funtsezkoa izan da proiektuan. Eraikin historiko baten argiztapenaren zailtasun handiena da konbinatzea ondarearekiko errespetu maximoa eta eraikina estetikoki eta fisikoki alda ditzaketen ekipamenduak txertatzea.

Ezaugarri estetiko aipagarriena da argiztatze ordenatua eta uniformea dela. Eszena lehenetsi gisa, egunerokoa, 3000 Kko kolore tenperatura duen iluminazioa hautatu da, beroa eta harearriaren kolorearekin bat egiten duena. Salbuespen gisa, egun berezietan kolorez aldatuko da argiztapena.

Ingurugiroarekiko errespetuz jokatzeko, LED argi linean doigarriak erabil dira metro lineal bakoitzeko potentzia minimizatzeko eta, beraz, energia kontsumoa ere ahalik eta txikiena izateko. Horrez gain, kontuan izan da zeruaren argi kutsadura saihestea, egun indarrean dauden aholkuak eta arauak aplikatuz.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: