NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Heriotza, robotika, diseinua, historiaurrea eta gehiago, 2019rako San Telmo Museoko erakusketetan

Heriotza, robotika, diseinua, historiaurrea eta gehiago, 2019rako San Telmo Museoko erakusketetan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Abendua(r)en 12-(e)an

San Telmo Museoak 2019rako prestatu duen programazioa aurkeztu du gaur. Erakusketei dagokienean heriotza, robotika, diseinua eta Gipuzkoako historiaurrea izango dira mintzagai nagusiak; jarduerei degokienean, aldiz, 2019an ere haur, gazte eta helduentzat jarduerak egongo dira eta horietan sormenari, gai garaikideei eta gure-gureak diren gaiei helduko zaie, ezagutza eta hausnarketa ahalbidetuz. 

Aldi baterako erakusketak

Erakusketa aretoetan

Laborategian:

  • Arzak. Martxoak 23 - Ekainak 16
  • Hamabostaldiak 80 urte. Uztailak 6 - Irailak 1
  • Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzaren maisu-maestrei omenaldia. Sandro Miller. Irailak 14 - Abenduak 8

Erakusketa iraunkorra

2019an artzaintzaren inguruan Fermin Leizaolarekin egin den ikus-entzunezkoa aurkeztu eta erakusketan jarriko da, gai horretaz hitz egiten den atalean. Halaber, horretan sakontzeko, Aste Santuan artzaintzaren inguruko jarduerak antolatuko dira.

Second Canvas aplikazioaren garapenaren bigarren faseari ekingo diogu baita ere 2019an (lehena arte historikoaren alorrekoa izan zen), Euskal Artearen aretoko obra aukeraketa batekin, Michelin Funfazioarekin lankidetzan.

San Telmo pil-pilean bisitak 2019an ere eskainiko dira, Juan Mari Arzakekin lotutako erakusketaren harira.

Museoak jarduera programazio oso zabala eta anitza du. 2019an jarraitutasuna emango die horiei eta lanean jarraituko du neurri handi batean hori ahalbidetzen duten elkarte eta erakundeekin. Ondorengo hauek dira eskaintza horren zertzelada batzuk:

Jarduerak eta proiektuak

2019an argia ikusiko du aurten martxan jarritako proiektu batek, Asier Mendizabalek egindako proposamenari jarraiki: Museo Bikoitza. Lehen edizio honetako artista gonbidatuak, Ibon Aranberrik, bere proposamena aurkeztuko du.

Erronkak lan ildoaren barruan, ohiko gaien (Giza Eskubideak, generoa, kulturartekotasuna, iraunkortasuna eta Europa) inguruan lanean segituko du museoak, baina aldi baterako bi erakusketekin lotutako jarduerak ere gehituko zaizkie: heriotza eta robotak.

Elkano zikloa 2018an abiatu zen eta 2019an ere zikloari eutsiko dio, hain zuzen ere, Juan Sebastián Elkanoren mundu biraren hasieraren urteurrena beteko den urtean. Zikloak gertakari haren testuingurua  hobeto ezagutzen laguntzeko helburua du. Salbuespenak salbu, hileko lehen astearteetan adituek Elkanok munduari bira eman zion garaiko nabigazioa, gizartea, eta gaur egunera arte iritsi diren ondorioak  aztertzen dituzte, ikuspuntu ezberdinetatik.

Familia tailerrak eta bisita gidatuak

Familientzako tailerrak eta haurrentzako jarduerak museoaren ildo egonkortuetako bat dira eta euren helburua da erakusketa iraunkorrean edo aldi baterako erakusketetan lantzen diren gaiak abiapuntu hartuta haurrek eta familiek, elkarrekin, sormena lantzea. Ikasturteko egitarauari jarraiki, apirilera artekoak aurkeztuak ditu museoak, eta urrian ekingo die datozen ikasturtekoei.

Bisita gidatuek erakusketetan hobeto murgiltzea eta gaien inguruko irakurketa ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen dute. Horregatik, hiru bisita gidatu ildoei eutsiko zaie 2019an: Plus 55 Kultur Gidak, 55 urtetik gorakoentzako doako bisita gidatu programa; Zeharkako begiradak, bisita gidatu subjetiboak, eta bisita gidatu programatuak aldi baterako erakusketak ezagutzeko.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: