NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak "Museoko Txokoak" antolatu ditu familientzako abenduko zubian

San Telmo Museoak "Museoko Txokoak" antolatu ditu familientzako abenduko zubian

  • Astelehena, 2018(e)ko Abendua(r)en 03-(e)an

Abenduaren 6tik 9ra, museoko lau puntutan, jolas ezberdinekin prestatutako txokoak egongo dira erabilgarri eta 17:00etatik 20:00etara etortzen diren familiek sarrera doan izango dute.

 “Zatoz museora jolas egitera”. Hau da San Telmo Museoak familiei abenduko zubirako proposatzen dien plana. Abenduaren 6tik 9ra, museoko erakusketa iraunkorrera familiek bisita beste modu batera egiteko aukera izango dute elkarrekin jolasteko eta entretenitzeko prestatutako txoko ezberdinak erabilita; bere kabuz eta modu autonomoan.

Proposamenek euskal kultura ezagutzeko aukera emango dute; irudiak, jokoak, eskulanak eta material ezberdina erabiliz, haurrek museoan esperientzia ludiko eta atsegina izateko eta familian jolasteko aukera izango dute. Hauek dira “Museoko Txokoetan” eskainiko jarriko diren lau jarduerak:

  • Arrikrutzeko Lehoia” aldi baterako erakusketaren txokoan, historiaurrera joan eta Arrikrutzeko koban aurkitutako lehoiaren garezurra berregiteko materialak egongo dira.
  • Goi klaustroko txokoan, Euskal Herriko historia eta kulturari buruzko hainbat marrazki egongo dira koloreztatzeko
  • XX. mendeko haurrek -gure guraso eta aitona-amonek- erabilitako mozgarriak izango dira Industrializazio txokoko protagonistak.
  • Arte bilduma historikoaren aretoan pista joko bat egongo da, begi-bistan ez dauden elementuak aurkitzeko.

 

Proposamena zubiko lau egunetan, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, museora jolastera etortzea da. Ordu horietan haurrekin datozen helduek ere doako sarrera izango dute.

Hauetaz gain, museoaren bisita haurrekin egiteko ohiko haurrentzako liburuxka egongo da eskura.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: