NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Donosti Ereskik “Azken mendeetako gipuzkoar gregorianoa” disko-liburua aurkeztu du San Telmo Museoan

Donosti Ereskik “Azken mendeetako gipuzkoar gregorianoa” disko-liburua aurkeztu du San Telmo Museoan

  • Osteguna, 2018(e)ko Azaroa(r)en 29-(e)an

Donosti Ereski Elkarteko Gregoriar Scholak Azken mendeetako gipuzkoar gregorianoa disko-liburua kaleratu du eta abenduaren 28an kontzertua eskainiko dute San Telmo Museoan.

Lanak hiru mendetako hainbat liburutan jasotako kantu lauen melodia-sortak bildu ditu: Oñatiko Kodexa (1614); Donostiako San Telmo domingotarren monasterioan predikadoreen ordenak egindako Azkoitiko Kodexa (1772), biak ala biak Donostiako Elizbarrutiko Artxiboan gordeta daudenak; eta Hernaniko organista eta irakasle izandako Juan Manuel Larrartek Hondarribiko parrokiarako idatzitako liburua (1828), zeina aipatu parrokian bertan gordetzen den. Melodia horiek azken 500 urteetan Gipuzkoako elizetan izan den musika aberastasuna erakusten dute.

Kontzertua agertoki naturalean: San Telmo Museoa

Gregoriar Scholak disko-liburua aurkezteko kontzertua eskaniko du abenduaren 28an San Telmo Museoko elizan. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroan egongo dira abenduaren 1etik aurrera. Gainera, abenduaren 1etik aurrera Donosti Ereskik argitaratutako disko-liburua museoan ere eskuratu ahal izango da 15 euroan.

Lekua ezin aproposagoa izango da programa interpretatzeko, izan ere, lanean jasotzen den kodexetako bat, Azkoitikoa, fray Manuel de San Millánek idatzi zuen 1772 urtean San Telmo domingotar komentuan, alegia, gaur egun, museoa den lekuan.

Halaber, ikerketen arabera, ondorioztatzen da XVIII. mendean scriptorium (idazteko leku bat) bat zegoela Donostiako San Telmo komentuan, izan ere Oiartzungo elizan kodex batzuk zeuden aipatutako komentuan idatzitakoak eta Azkoitiakoaren garai berekoak.

Gregoriar Schola

Donosti Ereski Kultur Elkarteko Schola Gregorianistak urtetan Scholak kantu gregoriar klasikoa landu duen arren, azken boladan Gipuzkoako gregoriar kantuan zentratu da. Tokiko tradizioek gregoriar kantuari egin dioten ekarpen handiaren jakitun, Gipuzkoan erabat ahaztuta eta baztertuta zeuden liburuetan jasotzen diren kantoralak eta kodexak ikertzeko, digitalizatzeko, transkribatzeko eta interpretatzeko lanean dihardu. Horien artean daude Arantzazuko Benedicta ofizio propioa, 400 urte baino gehiago dituena eta duela berrogeita hamar urtera arte Arantzazuko santutegian kantatzen zena, eta José Juan Santestebanen  obraren aukeraketa bat.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: