NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Feminismoak teknologia berrien diseinuan duen lekua aztertzeko jardunaldiak, San Telmo Museoan

Feminismoak teknologia berrien diseinuan duen lekua aztertzeko jardunaldiak, San Telmo Museoan

  • Astelehena, 2018(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an

Azaroaren 28an eta 29an “Feminismoa eta Robotika” jardunaldiak izango dira San Telmo Museoak eta Jakiundek antolatuak. Jakiundeko kide Javier Echeverríak koordinatutako jardunaldietan hitzaldi bana eskainiko dute Humberto Bustincek eta Remedios Zafrak, feminismoak teknologia berrien eta robotikaren diseinuan duen lekua aztertzeko.

Hitzaldiak 19:00etan izango dira museoko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin lekuak bete arte.

Adimen artifizialaren berrikuspen bat egingo du Bustincek hitzaldi honetan, eta, hasteko, XIX. mendean informatikaren bide-erakusle izan zen Ada Lovelace-ren lan aitzindariak aztertuko ditu. Haren historiaren mugarri nagusiak berrikusi ondoren egungo egoera aztertuko du, bereziki datu-zientziaren eta big dataren ikuspegitik. Genero-ikuspegiak egoera horretan eraginik izan ote duen (eta badu) planteatuko du, eta nola adimen artifiziala feminismoaren aliatu edo etsai bihur daitekeen.

Zafrak hausnarketa egingo du teknologiaren generoaren inguruan, eta Interneten eta feminismoaren arteko loturaz, artearen eta politika ziberfeministatik abiatuta. Horretarako, lagun izango ditu lan sortzaileak, estrategiak eta, baita ere, 90eko hamarkadatik digitalizazioa feminizazioaren eta emakumeen arteko aliantzaren analogia gisa defendatzen duten kolektiboak.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: