NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • “Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak” erakusketa berria, azaroaren 24tik aurrera

“Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak” erakusketa berria, azaroaren 24tik aurrera

  • Ostirala, 2018(e)ko Azaroa(r)en 23-(e)an

Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketa aurkeztu da gaur, San Telmo Museoak eta Museo Nacional de Esculturak (Valladolid) elkarrekin ekoiztutako erakusketa. Bihartik, azaroak 24, 2019ko otsailaren 17ra arte egongo da zabalik.

Erakusketa honek Kutxa Fundazioaren babesa du. 2011. urtean museoa berrituta zabaldu zenez geroztik izan du San Telmo Museoak Kutxa Fundazioaren babesa, hau bezalako kalitatezko proiektuak aurrera eramateko ezinbestekoa.

Erakusketak, María Bolañosek komisariatua, ibilbidea egiten du gorputzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak. Orduan gorputzaren irudikapena eraldatu egin zen, ikuspegi humanista eta modernoaren eraginez. Horretarako ia ehun maisulan erakutsiko ditu, besteak beste, museo hauek utzitakoak: Museo del Prado, Biblioteca Nacional, Museo Thyssen, Museo Lázaro Galdiano, Musée du Louvre eta Galleria Borghese. Horien artean artista handien lanak daude, hala nola, Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbarán, Juan Valdés, Le Brun...

Katalogoa

Erakusketa zabaltzearekin batera katalogoa ere argitaratu du museoak. Bertan María Bolaños komisarioaren testuez gain, Victor Stoichita-ren, José Rielloren, Antoinette Gimoret-en eta Juan Bordesen testuak ere daude.

Bisita gidatuak eta jarduerak

Museoak bisita gidatu programatuak eskainiko ditu abenduaren 1etik aurrera, ohi bezala, asteartero eta larunbatero. 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Doakoak izango dira museoko sarrera eskuratuta.

Gainera, ohi bezala, museoak publiko guztientzako jarduerak antolatu ditu, igande honetatik hasita: Maria Bolaños komisarioak hitzaldia eskainiko du, igandean, azaroak 25, 12:00etan. Horrez gain Manuel Ariasen hitzaldia, eta Zuhar Iruretagoiena artistaren eta Iñaki González arte irakaslearen bisita gidatu bereziak egongo dira.

Azkenik, familientzako jarduera gisa, bi programa eskainiko ditu 8 egunetan: kolorearekin dantza 6-12 urteko haurrentzat, eta Gu mara-mara 1-4 urtekoentzat.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: