NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Arrikrutzeko lehoia San Telmo Museoan ikusi ahal izango da otsailaren 10era arte

Arrikrutzeko lehoia San Telmo Museoan ikusi ahal izango da otsailaren 10era arte

  • Asteartea, 2018(e)ko Azaroa(r)en 13-(e)an

Arrikrutzeko lehoia erakusketa azaroaren 15etik 2019ko otsailaren 10era arte bisitatu ahal izango da San Telmo Museoan. Arrikrutzeko koban aurkitutako lehoiaren hezurdura abiapuntu hartuta, espezie haren ezaugarrietan eta hura bizi izan zen garaian, Pleistozenoan, sakontzen du erakusketak.

Erakusketaren komisarioa Asier Gómez da, paleontologoa eta giza paleontologian aditua, eta San Telmo Museoak, Gordailuak (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) eta Museo de la Evolución Humanak (Burgos) antolatu dute elkarlanean.

Erakusketa 16 piezaz osatua dago; erakusketari izena ematen dion haitzuloetako lehoiaren hezurduraz gain, badaude fosil originalak, erreplikak eta labar artearen irudiak. Gainera, ikus-entzunezko bat ere badago erakusketan, lehoiaren aurkikuntzaren ingurukoa.

Haitzuloetako lehoiaren animalia garaikideak hobeto ezagutzeko aukera da erakusketa hau, izan ere, besteak beste, garaiko hienen, lehoinabarren, leizetako hartzen eta kuon baten aztarnak ere jasotzen ditu.

Arrikrutzeko lehoia

Arrikrutzeko lehoi-eskeletoa iberiar penintsulako osoena da. Iñaki Zubeldiak aurkitu zuen 1966an, eta Jesús Altunak aztertu zuen. Haitzuloan hil zen lehoi heldu batena da. Gurutzeraino gutxi gorabehera 1-1,2 m-ko altuera zeukala uste da, eta 250 kg-ko pisua. Handi-handia zen, egungo arren batezbestekoaren gainetik, baina halere ez zen handienetako bat, Arrikrutzeko beste galeria batean 330 kg-ko lehoi baten izterrezurra topatu delako (erakusketa honetan ere ikusgai dagoena).

Jarduerak

Erakusketarekin lotuta museoak, besteak beste, antolatu ditu Juan Luis Arsuagaren hitzaldia, Asier Gómezek, Jesús Altunak eta Iñaki Zubeldiak eskainitako bisita gidatu bereziak eta haur eta familientzako jarduerak. Ikusi hemen jarduera guztiak.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: