NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bi erakusketa berri eta jarduera eskaintza zabala, museoaren azaroan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 31-(e)an

Azaroak bi erakusketa berri ekarriko dizkigu San Telmo Museora: alde batetik, Arrikrutzeko lehoia zabalduko dugu hilaren 15ean eta Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak hilaren 24an.

Lehenak Historiaurrera eramango du bisitaria eta Oñatiko Arrikrutz koban aurkitutako haitzuloetako lehoiaren hezurduratik abiatuta espeziea eta bere garaia hobeto ezagutzeko aukera egongo da. Bigarrenean, maisulan apartak ikusi ahal izango ditu bisitariak, denak Errenazimendu eta Ilustrazioaren artean sortu zen “gorputzaren asmatze artistikoaren” prozesuko une adierazgarrien adibideak dira. Bi erakusketetan jarduera osagarri ugari antolatuko ditu museoak, erakusketak zabaltzearekin batera aurkeztuko direnak.

Datozen asteotan, jardunaldi eta jaialdi aukera anitza egongo da. Museoak eta Jakiundek azaroaren 28 eta 29an Feminismoa eta Robotika jardunaldiak antolatu, eta horretarako Humberto Bustince eta Remedios Zafra gonbidatu dituzte. Emakumeen begiradaren ildotik ere, hilabete hasieran, 7an eta 8an, Emakume Idazleen Topaketak egongo dira museoan; Donostia Kulturako Liburutegi Sarearekin batera antolatutako bi hitzaldietan Leonor de Recondo eta Pinar Selek idazleek euren obraz hitz egingo dute.

Baina hori ez da izango museoak literaturarekin izango duen hitzordu bakarra; izan ere, hilaren 15ean Laura Restrepo idazleak hitzaldia eskainiko baitu museoko elizan Literaktum jaialdiak antolatutako saioan, eta Los Divinos eleberria izango du hizpide.

Azaroa eta topaketak aipatuta, ezin ahaztu Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako Etnografía Jardunaldiak, aurten 39. edizioa dutenak. Azaroaren 6tik 9ra burutuko dira Fermin Leizaola etnologoak koordinatuak.

2018an zehar museoak, Baketikekin elkarlanean, hitzaldiak eskaini dizkio giza eskubideen inguruko lanketari, aurten Giza Eskubideen Adierazpenak 70 urte bete baititu; azaroan ere horren inguruko hitzaldia egongo da hilaren 13an Eva Suárez Llanosen eskutik. Era berean, argazki liburuen inguruko ezagutza zabaltzeko lan ildoari eutsiz David Jimenezek Aura obra aurkeztuko du 28an.

Bestalde, azaroan egongo dira azken aukerak gure historia gastronomiaren bidez ezagutzeko eta dastatzeko San Telmo pil-pilean bisita gidatuetan, eta azaroaren 18an Rosa María Ayerbek Gipuzkoako armarriaren garapenaren inguruan hitz egingo du.

Horrez gain, museoaren ohiko jarduerak ere izango ditugu: Elkano zikloa XVI. mendeko nabigazioa eta haren ondorioak ezagutzeko, Agora 2050 zikloa iraunkortasunari buruz hausnartzen jarraitzeko, larunbatetako familia tailerrak, +55 Kultur Gidak bisita gidatuak eta Hileko Obra.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: