NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Isidoro Valcárcel Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketetan egongo da asteburu honetan

Isidoro Valcárcel Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketetan egongo da asteburu honetan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 24-(e)an

Artista Liburuari Buruzko Topaketak aurten laugarren aldiz antolatuko dira, eta asteburu honetan San Telmo Museora iritsiko dira. Ohi bezala, artista liburuen ohiko erakusketa eta bi tailer (bat familientzako eta bestea gaztetxoentzako) programatu dira.

Baina, gainera, edizio honetan Isidoro Valcárcel etorriko da, 2007an Arte Plastikoen Sari Nazionala eta 2015ean Arte Plastikoen Velázquez Saria. Artistak bere obra erakutsiko du aretoan, eta hitzaldi bat emango du larunbat arratsaldean: El sustantivo es “libro”. Jarduera guztiak doan izango dira lekuak bete arte.

Erakusketan artista eta elkarte hauek hartuko dute parte: Isidoro Valcárcel Medina, Asociación Artística de Gipuzkoa: Julia Lasagabaster, Alberto Santo Domingo, Gema Durán, Adrián Ferreño, Eneko Etxebeste, Olaia Martínez, Idoia Beratarbide, Ibon Gurrutxaga, Juanjo Aranguren, Colectivo  IZAKI TALDEA, Detritus, Ex!poesía, Juanje Sanz, Luis Barrios, Antton Garin, Cayetano Gómez, Guadalupe Roldán, Iñaki Gurrutxaga, Mario Telenti.

Bestalde, hauek dira asteburuan zehar museoan egongo diren jarduerak topaketa hauekin lotuta:

Topaketen antolatzaileak arteliburu 21 elkarte artistiko eta kulturala, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera eta Kutxa Kultur dira, arteliburu 21en jatorrizko proiektutik abiatuta.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: