NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • BBVA Bildumaren “El sembrador” (Ereilea) mosaikoa sartu du bere erakusketa iraunkorrean San Telmo Museoak

BBVA Bildumaren “El sembrador” (Ereilea) mosaikoa sartu du bere erakusketa iraunkorrean San Telmo Museoak

  • Osteguna, 2018(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an

Museoak gordailuan jaso du “Ereilea” mosaiko monumentala, BBVA Bildumak utzitako pieza, eta “Tradizioak bizirik dirau” atalean instalatu dute, Gipuzkoako XVI. mendeko baserri tipiko baten erreprodukzioa ikus daitekeen aretoan, “Berriro igo nauzu” ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin batera.

Mosaiko handi bat da, eta Aurelio Arteta (Bilbo, 1879 – Mexiko, 1940) pintore bilbotarrak hogeiko hamarkadako hasierako urteetan Banco de Bilbao erakundearen Madrilgo egoitzarako egin zuen irudietako bat irudikatzen du, 1921ean hasitako obraren barruan. BBVA Bildumarena da gaur egun mosaiko monumentala eta San Telmo Museoan erakutsiko da gordailu honi esker hiru urteko aldian. 3,20 metro zabal ditu mosaikoak, eta 1,90 metroko altuera du, eta osatzen duten teselak hainbat materialez eginda daude, hala nola zeramika, harria edo terrakota.

Banco de Bilbao zaharraren egoitzaren atondoko dekorazio-zikloa osatzen duten pintura muralen hamabi eszenetako bat da ‘Ereilea’.

Tratamendu bat egin behar izan da obrak San Telmo Museoan instalatzeko, hau da, garbiketa kimiko eta mekaniko bat, eta askatutako teselen kontsolidazio eta berrintegrazio bolumetriko bat. Piezaren pisua modu homogeneoan banatuko duen muntatze-sistema berri bat ere diseinatu da, pieza “Tradizioak bizirik dirau” ataleko baserriaren aretoko erakusketagune berrira egokitzeko.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: