NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Kutxaren tradizioa eta garaikidetasuna HAU diseinu lehiaketaren bigarren edizioan

Kutxaren tradizioa eta garaikidetasuna HAU diseinu lehiaketaren bigarren edizioan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Ekaina(r)en 20-(e)an

Kutxa izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera San Telmo Museoko gastrokultura gunean ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horien artean Iván Angulo eta Iker Lorenzoren K-UTXA irabazlea.

Bigarrenez burutu da aurten HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa, Bitamine Faktoriak antolatuta, San Telmo Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ramírez i Carrillo estudioa laguntzaile izan direlarik.  Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da, ikerketa sustatuz eta objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatuz.

Deialdi honetan kutxa objektua berraztertzea proposatu da. Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da kutxa eta jakiak, jantziak edo bestelako gauzak gordetzeko erabili ohi izan da.

Erakusketa honetan Iván Angulo Lizarragak eta Iker Lorenzo Pérez De Lanzabalek sortutako K-UTXA proiektu saritua dago ikusgai, aurkeztutako lan nabarmenenekin batera: Mario Belloso Uria (Oroitz); Jone Alzueta Hernandez, Ainhoa Garde Royo eta Leire Pérez Jiménez (Ohore); Joanes Unzueta Arrozpide, Jon Beitia Telleria eta Peru Aresti Gabiola (Egurzki), Jone Sarasola Espina eta Ariane Atxa Gamboa (Haritza),  Unai Agorria Uriguen (Idigi), Santiago Vega Villà (Kutxa), Elena Bastida Alcain (Vera).

Epaimahaiak, erakunde antolatzaileetako kideek osatua, sari bakarra eman du, 600 euro eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan 5 eguneko egonaldi praktikoa gastu guztiak estalita (bidaia, ostatua eta mantenua, 500 euro arte).

Kutxa San Telmoren bilduman

San Telmo Museoaren bilduman, gure inguruan bezala, era askotariko kutxak daude, forma, kronologia eta dekorazio ezberdina dutenak. Museoan ikusgai dauden lauak bilduma osoko 67 kutxen adierazgarri txiki bat dira. Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, museoko sarreran jarrita egongo dira San Telmoren bildumako bi kutxa esanguratsu, horietako bat orain arte erakutsi ez dena.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: