NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder
  • Osteguna, 2018(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera, zubiak eta jaiegunak (uztailak 30 eta 31 zein abuztuak 15) izan ezik: 9:00-13:30.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak betiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00. Astelehena izan arren, uztailaren 30ean irekita egongo da, zubia delako.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera (10:00-14:00) egongo da zabalik uztaila eta abuztuan, baina jaiegunetan itxita. Ekaineko astearteetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-20:00.

Urgulleko Historiaren Etxea: ekainean eta irailean zehar, asteazkenetik igandera, 10:00-17:30. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalduko ditu ateak: 11:00-20:00. Igandeko lehen bi igandeetan itxita egongo da, estropadak direla eta.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Antzoki Zaharrak ere ordutegi bera dauka, ondorengo salbuespenekin: uztailaren 16tik 27ra, itxita.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Goian aipatu bezala, udako ordutegia ekainaren 25etik irailaren 6ra egongo da indarrean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan eta uztailaren 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: jaiegunetan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astearteetan baita arratsaldez ere, 16:00-19:00. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da; uztailean ere ez da egongo gazteleku zerbitzurik.

Eguzkiteka, Kontxa hondartzako Liburutegia: irailaren 15era arte egunero zabalik (11:00-19:30).

Ernest Lluch Kultur Etxea: Ernest Lluch eraikina (Anoeta estadioa) itxita egongo da irailaren 10era arte. Liburutegia Arccon dago (2. pisua) eta hauxe da ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 30ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n zein abuztuaren 15an, itxita. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

KZgunea ere Arccon dago. Liburutegiaren ordutegi bera du astelehenetik ostiralera, baina ateak 20:00etan ixten ditu. Larunbatetan, jaiegunetan eta abuztu osoan itxita.

Intxaurrondo Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; ekaineko, uztaileko eta iraileko astelehenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 30an eta 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuan kultur etxea zabalik egongo da astelehenetik ostiralera (10:00-14:00). Uztailaren 1etik irailaren 10era ere ez da egongo haurtxoko eta gazteleku zerbitzurik.

Larrotxene Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da.

Larratxo Liburutegia: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuan liburutegia itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta uztailaren 30ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermín Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuaren 14an arratsaldez itxita. Uztailaren 31n zein abuztuaren 15ean, itxita.

Loiola Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00, eta ostegunetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: jaiegunetan eta zubietan izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere, 16:00-19:00. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da. Haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko ez uztailean ezta abuztuan ere.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan (uztailak 30), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n zein abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 11tik 18ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunero zabalik, astelehenetik igandera: 11:00-13:30 / 17:00-20:00.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: