NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Ostegunero, pintxo dastaketa San Telmon

Pintxo dastaketa
  • Asteartea, 2012(e)ko Urtarrila(r)en 10-(e)an

Ostegunero Bokado taldeak kudeatzen duen San Telmoko kafetegiak pintxo berri bat dastatzeko doako aukera eskaintzen du. Bertako sukaldari nagusiak, Paul Arrillagak, zein pauso jarraitzen dituzten argitu digu: "Astero produktu bat aukeratzen dugu eta osagai horrekin hainbat proba egiten dugu nahi duguna lortu arte".

Berrikuntzarako eszenatoki paregabea bihurtu da, beraz, San Telmoko gastro-kultura gunea. Astean zehar landutako produktu horren emaitza da bertako sukaldari taldeak ostegunero, 20:00etatik 22:00etara, banatzen duen pintxoa. "Bezeroek eskatzen duten edariarekin batera pintxoa ematen diegu proba dezaten", azaldu du Arrillagak.

Gainera, pintxoarekin batera txartel bana ematen zaie bezeroei "mokadua zer iruditu zaien" azaldu dezaten. "Oro har arrakasta izan duela ikusten badugu balioztatu eta gure sortze-zerrendara gehitzen dugu pintxo berri gisa", argitu du sukaldariak.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: