NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Gatazka iturri diren mineralen erabilera eta Brexita, Europar Elkarrizketak zikloan

Gatazka iturri diren mineralen erabilera eta Brexita, Europar Elkarrizketak zikloan

  • Asteartea, 2018(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an

San Telmo Museoak eta Globernancek antolatuta, hainbat adituk gatazka iturri diren mineralez eta Brexitaz hitz egingo dute maiatzean Europar elkarrizketak zikloaren barnean.

Bihar, maiatzak 10Minerales en conflicto vs desarrollo tecnológicomahai-inguruan hainbat adituk eztabaidatuko dute enpresek bete beharko lituzketen irizpideez, frogatzeko ez dituztela erabiltzen gatazka iturri diren mineralak euren produktibitatea hazteko; izan ere, mineral horiek Kongoko meategitan lortzen dira, non giza eskubideak etengabe urratzen diren. 

Kongoko Errepublikatik datoz gailu teknologikoen % 80an (tabletak, mugikorrak, auto elektrikoak) erabiltzen diren mineralak. Produktu horiek saltzen dituzten enpresak (normalean herrialde garatuetan dauzkate egoitzak) zuzeneko erantzukizuna daukate mineral horiek ustiatzeko lekuetan gertatzen diren giza eskubideen urraketetan.

Saioan parte hartuko duten adituak hauek dira: Nuria Pizarro, Guillermo Otano, Nerea Magallón, Pablo Paisán, Katerina Yiannibas eta Ander Aranburu.

Zikloaren bigarren saioa maiatzaren 17an izango da eta El Brexit, nuevos desafíos de la política europea izenburupean Bill Murray eta Juanjo Álvarez saiatuko dira Brexitaren inguruan sortzen diren galderei erantzuten: Nolakoak izango dira herrialde europarren eta Ingalaterraren arteko harremanak? Zer geratutuko da Irlandarekin?

Bi saioak 19:00etan izango dira, gaztelaniaz, sarrera librearekin lekuak bete arte. Gainera, egun batzutara San Telmo Museoaren webguneko multimedia atalean eskuragarri egongo dira, bideo eta audio formatutan.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: