NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmok euskal gastronomian zeharreko bisitak eskainiko ditu maiatzean eta ekainean

San Telmok euskal gastronomian zeharreko bisitak eskainiko ditu maiatzean eta ekainean

  • Ostirala, 2018(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

Museoko erakusketa iraunkorrean zehar euskal gastronomiaren historiako hamar mugarri ezagutzeko aukera izango da, eta, amaitzeko, bisitan zehar aipatutakoekin lotutako zaporeak dastatuko dira.

Maiatzeko eta ekaineko ostiral eta larunbatetan programatu dira bisitak, euskaraz eta gazteleraz, 19:00etan hasita (ikusi hemen bisita gidatuen egutegi zehatza). Bisitak ordubete inguruko iraupena izango du eta ondoren proiektuan laguntzaile den Bokadon dastaketa egingo da. Txartelak museoan bertan eros daitezke eta prezioa pertsonako 15 eurokoa da.

Euskal kultura Euskal Herriko paisaian eta kliman dago sustraitua, bertako izaeran, historian eta hizkuntza propioan, baina baita bertako otorduetan ere. Bertako sukaldeetan egiten diren plateretan alegia. Horregatik, San Telmo Museoak gure kultura gastronomikoa definitu duten hamar mugarriren berri izatera gonbidatu nahi ditu bisitariak.

Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka: gatzetan jartzea eta beste teknika batzuk; beste kultura gastronomiko batzuen eragina, Frantziako sukaldaritza finaren eragina adibidez; elikagaien sektorearen industrializazioa, eta horrek guztiak ekarritako errezeta bilduma apartekoa, plater xume eta finek osatua eta euskal sukaldaritza munduko erreferentzia gastronomiko bihurtu duena...

Lehen aldiz, gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisitaldia prestatu dugu, bost zentzumenetan zeharreko ibilbidea proposatuz. Besteak beste, gaztaren usaina, gozoki eta likoreak, gatzaren testura, Jarana auzoan deskarga-garaian sortzen zen zalaparta, eta Altzoko handiaren dietaren aparteko irudia gertutik ezagutzeko aukera izango da bisitan zehar; eta amaitzeko, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da.

Bisita hau prestatzeko, museoak Storyfeeling Studiorekin lan egin du eta museoko erakusketa iraunkorrean txertatu ditugu bisita egin ahal izateko elementuak, hamar puntutan antolatuta.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: