NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Tony Ray-Jones. Small Pleasures" erakusketa berria San Telmo Museoan

  • Osteguna, 2018(e)ko Apirila(r)en 26-(e)an

San Telmo Museoak Tony Ray-Jones. Small Pleasures aurkeztu zuen atzo, RIBA (London, Ingalaterra) eta Science Media Museum (Bradford, Ingalaterra) erakundeen laguntzarekin sortutako erakusketa eta María Millan komisario duena. Ekainaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Tony Ray-Jonesen (1941-1972) lana oso ezezaguna da Europan, nahiz eta nolabait aitzindaria izan eta jarraitzaile ugari eduki. Azken horien artean dago beste Martin ParrArgazki-liburuen fenomenoa erakusketaren (San Telmon ekainaren 17ra arte) funtsezko komisarioa eta Tony Ray-Jonesen lanarekiko esker ona adierazi duena; izan ere, Parr-entzako inspirazio-iturri izan zen Ray-Jones.

Ray-Jonesen begirada freskoa zen eta umorez erretratatu zuen 60ko hamarkadako Ingalaterra, bertakoen aisialdiko xelebrekeria, ohitura eta guzti. Gainera, ezberdintasun sozialak islatu zituen bere lanetan.

Estatuan oraindik ikusgai jarri ez diren 40-50 argazki ikusteko aukera izango dute erakusketara hurbiltzen direnek.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: