NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Eduardo Chillidaren “Gernikako Hilarria II” eskultura San Telmo Museoko klaustroan

Eduardo Chillidaren “Gernikako Hilarria II” eskultura San Telmo Museoko klaustroan

  • Osteguna, 2018(e)ko Apirila(r)en 19-(e)an

Gaur goizetik, Eduardo Chillidaren Gernikako Hilarria II obra, 1987ko 144x41x36 cm-ko aloña altzairuzko eskultura bat, San Telmo Museoan egongo da erakusgai, orain 20 urte baino lehenagotik piezaren jabea den Carreras Múgica Galeriako Pedro Carrerasek eta Ignacio Múgicak egindako gordailuari esker.

Obra 1987an egin zen, eta urte hauetan hainbat tokitan jarri da erakusgai. 1988an, Illinoiseko Chicago International Art Exposition-era, St. Louiseko (Missouri) Laumeier Sculpture Park-era eta La Jollako (Kalifornia) Tasende Gallery-ra hubildu zirenek izan zuten eskultura miresteko aukera. Ondoren, 1993tik 1996ra bitarte, New Yorkeko Socrates Sculpture Park-en egon zen, eta 1998tik 2003ra bitarte, berriz, Los Angeleseko Beverly Hill Town Hall Garden-en.  

2003-2004 aldian Bartzelonako Joan Miró Fundazioko erakusketa batean egon ondoren, 2004an pieza Bilbora iritsi zen. Lehendabizi, Arte Ederretako museoan ezarri zen, eta, geroago, joan den urtera arte, museoak Casilda Iturriza Parkean dauzkan lorategietan. Harrezkero orain arte, pieza Suitzako biltegi batean gordeta eduki dute, eta hemendik aurrera San Telmo Museoko bisitariek izango dute eskulturaz gozatzeko aukera.

Gernikako Hilarria II artistak egindako 69 hilarrietako bat da, eta museoaren diskurtsoarekin ezin hobeto uztartzen da. Klaustroko lorategian ezarri da, museoko hilarri bilduma garrantzitsuarekiko kontaktu bisual zuzena ezartzeko helburuarekin.

Aloña altzairuz egindako obra Chillida Lekurekin elkarlanean zaharberritu eta ezarri da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: