NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Kutxa izango da HAU lehiaketan berraztertu beharreko objektua

  • Asteazkena, 2018(e)ko Martxoa(r)en 21-(e)an

Maiatzaren 14ra arte zabalik dago HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren bigarren edizioan izena emateko epea. Aurten kutxa izango da aztertu beharreko objektua (iaz taloaskea izan zen), Euskal Herriko baserrietako ohiko altzaria, jakiak edo bestelako gauzak gordetzeko erabili ohi izan dena.

Lehiaketa honen helburua da euskal kulturako objektu tradizional baten diseinua gaurkotzea eta berrinterpretatzea, historiarekin lotura berriak sortzeko, eta diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzeko.

Lehiaketa ikasleei, profesionalei edo diseinuaren arloko taldeei dago zuzenduta, eta parte hartzeko oinarriak eta izen-emate inprimakia Bitamine Faktoriaren webgunean daude.

Hain zuzen ere, Bitamine Faktoria da lehiaketaren antolatzailea eta San Telmo Museoaren, Aranzadi Zientzia Elkartearen, Mondragon Unibertsitatearen eta Ramírez i Carrillo estudioren laguntza izan du.

Lehiaketa honek saridun bakarra izango du. Eta epaimahaiaren iritziz lanik onenaren egileak 600 euroko diru saria eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan bost eguneko egonaldi praktikoa egiteko aukera eskuratuko ditu, gastu guztiak ordainduta.

Gainera, diseinu nabarmenenak San Telmo Museoko erakusketa batean ikusgai egongo dira, gastro kulturua gunean, eta Bitamine Faktoriako webgunean argitara emango dira propio sortutako katalogo batean.

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: