NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Familientzako Historiaurreko tailerren arrakasta

Tailer batetako irudia
  • Astelehena, 2011(e)ko Abendua(r)en 05-(e)an

“Historiaurrearen abentura Gipuzkoan” erakusketaren barne Ekainberriren laguntzarekin antolatu diren familia tailerrek arrakasta handia daukate eta horren adierazgarri da jarduera hau martxan jarri zenetik ehun familia baino gehiagok parte hartu dutela tailerretan.

 

Arrakastaren arrazoietako bat bertaratutakoen zuzeneko parte hartzean datza. Tailerrak historiaurreko gizarteen trebetasun teknikoak (bizimodua, ehizarako teknikak eta sua lortzea) eta adierazpide sinbolikoak (gorputzeko apaindurak eta haitzuloetako artea) nabarmentzen ditu. Gainera, jatorrizko lehengaiak eta erreprodukzio arkeologikoak baliatzen dituzte erakustaldiak egiteko.
Larunbatero tailerren edukia aldatu egiten da. Orain arte, Historiaurreko pintura, sua lortzea eta Historiaurreko teknikak landu dira. Ondorengo tailerrak, abenduaren 10ean eta 17an, “Lepokoak eta apaindurak” eta “Bizimodua” izango dira, hurrenez hurren. Aipatutako azken honek silex eta hezurren lantzea erakutsiko du baita sua eta ehiza nola egiten zen ere. Urtarrilaren 14an Historiaurreko pinturarekin amaituko da zikloa.
Tailerrak larunbatetan izaten dira 17:00etan hasita, 5 euro familia bakoitzeko eta aurretik hitzordua eskatu gabe parte har daiteke. Plaza kopuru mugatua da, lekuak bete arte.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: