NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Jarduera eskaintza zabala Eguberritan San Telmon

Haurrentzako jarduerak
  • Astelehena, 2011(e)ko Abendua(r)en 05-(e)an

Gabonetako oporretan San Telmo Museoak hainbat jarduera eskainiko die gaztetxoenei, besteak beste arte tailerra, antzerkia eta beste erakustaldi entretenigarriak.

 

“Artearekin jolasean” tailerrak (euskaraz) zabalduko du zikloa, abenduaren 27tik 30ra eta urtarrilaren 3 eta 4an. Tailerra, ludiko-didaktikoa, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta museoaren Arte Ederren bildumaren bidez umeak artearen mundura gerturatzeko helburua du. Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta aukera dago egun bakanetan (3 euro) edota eskaintza osoan (12 euro) parte hartzeko.
Aste horretan bertan beste tailer batzuk ere izango dira, tartean “Alakiketan” (euskaraz) eta “Títeres sin cabeza” (gazteleraz). Lehenengoan beharrezkoa da aurretik izena ematea nekazal munduko bizimoduaz arituko dira, erabiltzen dituzten musika tresnak aztertuz, batez ere, txalaparta; bigarrenean, aldiz, txotxongiloak egitea birziklapenarekin konbinatuko du, ez da beharrezkoa izena ematea, sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Azkenik, Kidam magoaren erakustaldiak, Hipo eta Tomax pailazoek eta Kukubiltxo antzerkiak abenduaren 27 eta 30 eta urtarrilaren 3ko arratsaldeak alaituko dituzte hurrenez hurren. Ekitaldi Aretoan izango dira saioak 17:00etan, sarrera librea lekuak bete arte. Jarduera hauek Donostiako Udaleko Gazte Sailarekin batera antolatu da, Gabonak Zuretzak egitarauaren barruan.

Informazio gehiago eta izen-emateak: 943-481580 edo santelmo@donostia.eus

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: