NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Euskarazko haur eta gazte literatura da "Uhartearen altxorra"ren ardatza

  • Asteartea, 2017(e)ko Urria(r)en 17-(e)an

Uhartearen altxorra erakusketa aurkeztu dugu gaur, urriak 17, San Telmo Museoan. Haurrentzako eta gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonaia, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute erakusketa, eta gaurtik 2018ko urtarrilaren 17ra bitartean egongo da ikusgai musoko Laborategian, doan.

San Telmo Museoak eta Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Sailak antolatu dute, eta Bilboko Azkuna Zentroak ekoiztutakoa da. Idea Dijitalidadeak eduki zuen eta Juanba Berasategi izan zen zuzendari artistikoa.

Koldo Izagirreren hitzok (erakusketareko edukien arduraduna da bera) agerian uzten dituzte Uhartearen altxorraren ardatzak: “Testuaren artearen eta ilustratzailearen artearen batuketa uste baino maizago gertatzen da, eta hori ezagutzen ez dugun altxorra delako sortu dugu hau». Hala, literatura bera, eta hura irudikatzen duten ilustrazioak dira gai nagusia.

Haur eta gazte literaturako pertsonaiak ageri diren arren, bilduma ez da soilik umeentzat, garai desberdinetako haur eta gazte literatura islatzen baitu. Erakusketa gaika dago antolatua, eta haur eta gazte literaturak landu dituen alderdi batzuk islatzen ditu: bakardadea, migrazioa, adopzioa, Downen sindromea, haztea, nortasuna, zahartzaroa, sexismoa... Egunerokotasunarekin lotu nahi izan dituzte erakusketaren edukiak, eta, gaiekin batera, idazle eta ilustratzaileen aipuak ere bildu ditu erakusketak.

Liburu hautaketa Haur Liburutegi Nagusian

Koldo Izagirrek egin du erakusketa osatzen duten liburuen hautaketa. 1980ko hamarkadaren eta 2010. urte arteko lanak biltzea izan zuen hasierako asmoa, baina aurreragoko batzuk ere hautatu ditu. 100 liburuko hautaketa hori Haur Liburutegi Nagusian (San Jeronimo kalea, 25. Donostia) kontsultatu daitezke, eta baita maileguan jartu ere.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: