NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

+55 Kultur Gidak programak bihar, urriak 3, ekingo dio ikasturteari

  • Astelehena, 2017(e)ko Urria(r)en 02-(e)an

Urrian sartzearekin batera hasiko da berriz +55 Kultur Gidak programa. Hain zuzen ere, bihar, urriak 3, San Telmo Museoa eta J.M. Serten margoak bisita gidatua eskainiko du Arrate Pérezek. Ekimenak 55 urtetik gorako pertsonei asteartero doako bisita gidatuak eskaintzen dizkie.

Sei ibilbideren bidez museoko erakusketa iraunkorra sakonean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Bisita hauek, Helduen Hitza elkartearekin lankidetzan eskaintzen direnak, astearteetan egiten dira, astearte bakoitzean bisita berdina bi aldiz egiten delarik, 11:00etan lehenengoa eta 18:00etan bigarrena, eta 90 minutu inguruko iraupena dute. Doakoak dira eta aurrez izena eman behar da edukiera mugatua dutelako (20 pertsona).

Hauek dira aurtengo ibilbideak eta gidariak:

  1. San Telmo Museoa eta J.M. Serten margoak, Arrate Pérez.
  2. Euskal Herriaren historia, jatorritik XVIII. mendera arte, Juan Mari Pérez.
  3. XIX. eta XX. mendeak Euskal Herrian, María Sánchez.
  4. Industrializazioa Euskal Herrian, Juan Ignacio Aizpurua.
  5. Euskal artea XIX. eta XX. mendeetan, Ramón Leturiondo
  6. XV.-XIX. mendeetako europar pinturako korronteak museoaren bilduman, Ramón Leturiondo.

Ibilbide hauek txandakatuz eskainiko dituzte gidek eta egitaraua hilabetez hilabete argitaratuko du museoak. Horien berri hiru bide hauetatik jaso daiteke: webguneko Bisita gidatuak atalean, buletin elektonikoan izena emanez (asteko agenda jasotzeko) edo museoaren paperezko agendan eskuratuz, besteak beste, museoan bertan.  

Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: