NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Euskararen Nazioarteko Eguna, San Telmo Museoan

Aberria-Erria filmaren irudia
  • Asteazkena, 2011(e)ko Azaroa(r)en 30-(e)an

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, larunbat honetan, abenduak 3, San Telmo Museoak Euskadiko Filmategiaren Laguntzarekin Gotzon Elortza getxotarraren hiru film proiektatuko ditu: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria-Erria (1961) y Elburua Gernika (1962). Euskaraz sortu eta egin ziren lehen laburmetrai hauek, Frankismo garaian filmatu ziren eta Elortza Euskal Herriko zinema modernoaren hastapenetan kokatu zuten.

 

Gerra Zibila medio Parisen erbesteratu behar izan zuen Elortzak eta orduan ohartu zen ikus-entzunezko baliabideaz hornitzea ezinbestekoa zela euskara salbatu nahi bazen. Bernat Etcheparek euskaraz idatziriko lehen liburua plazaratzean egin zuen bezala, zinemagile bizkaitarra hizkuntza babesten saiatu zen, garai hartan galtzeko arrisku bizian baitzegoen, adierazpide berrietan ere erabiliaz.

Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, San Telmo Museoak hiru filmak proiektatuko ditu euskara bezalako ondare inmaterialagatik Elortzak egin zuen apustua nabarmentzeko asmoarekin.  Proiekzioak hiru emanalditan egingo dira: 16:00, 17:30 eta 19:00etan.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: