NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmok bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

  • Asteartea, 2022(e)ko Urria(r)en 11-(e)an

Urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Anna Atkinsek 1843an argitaratutako Photographs of British Algae: Cyanotype impressions lanaren oroimenez. Ospakizunarekin bat egiteko, San Telmo Museoak hainbat jarduera programatu ditu bere argazki-liburu bildumaren inguruan.

San Telmok kudeatzen du Gabriela Cendoyaren argazki-liburuen bilduma, eta dagoeneko 3.100 ale ditu. Bildumagileak 2017an utzi zituenetik kontsulta daitezke guztiak museoko liburutegian, argazki-liburuaren unibertsora sartzea errazteko, eta helburu berarekin garatzen du museoak programazioa urte osoan zehar.

Hauek dira Argazki-liburuaren Egunaren inguruan programatutako jarduerak:

Argazki-liburu laborategia, gazteentzako tailerra Julián Barón eta Jon Cazenaveren eskutik.
Zer argazki egingo zenukeen gaur ahal izan bazenu? Gai hori tailerraren hasiera izango da. Bertan, galderen indarra aztertuko da, komunikazio eta sorkuntza tresna gisa. Laborategiak bi zati izango ditu: lehena, urriaren 14an eta 15ean, San Telmo Museoan. Bigarrena, azaroaren 18an eta 19an Kontadores Gazte Zentroan.
Informazio gehiago eta izen-ematea Kontadores-en webgunean.

Icona y Ornamento. Fotografías, libros e imágenes como herramientas de control,Toni Amengual artistaren hitzaldia. Urriak 15, 12:00etan, sarrera librea lekuak bete arte.Toni Amengual argazkilaria da, Biologian lizentziatua eta Fotokazetaritzan graduondoduna. Argazkigintza esplorazio tresna gisa ulertzen du, joan-etorriko bidaia gisa, barrutik kanpora. Bere lana argazkigintzaren mugetan oinarritzen da, bizi garen mundua irudikatzeko eta ulertzeko bitarteko gisa.

• Ezagutu Susana Romanosen (urriak 13, cas) eta Pello Ramirez musikariaren (urriak 20, eus) argazki-liburuak eta 3x4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki-liburuan erakusketari ematen dioten begirada pertsonala.

Museoko Liburutegiaren ordutegi berria

Gainera, urriaren 4tik aurrera, liburutegiak jendearentzako ordutegia zabalagoa izango du, ostegunetan 16:00etatik 20:00etara ere ateak irekiz. Hau da liburutegiaren ordutegia:
Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.
Larunbat bat hilean 10:00etatik 14:00etara, argazki-liburuaren inguruko programatutako jarduerarekin bat eginez.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: