NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

  • Asteazkena, 2022(e)ko Abuztua(r)en 31-(e)an

Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.

Kontrakoa esaten ez den bitartean, 2022-2023 ikasturteko ordutegia irailaren 7an sartuko da indarrean. Era berean, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan eta zubietan izan ezik: 9:00-14:00 (irailaren 1ean eta 2an: 9:00-13:30).

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak ohiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia: astearteetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00; asteazkenetik ostiralera 10:00-14.00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Historiaren Etxea: irailaren 1etik abenduaren 11 arte asteazkenetik igandera, 10:00 - 17:30. Estropada-igandeetan, irailak 4 eta 11, itxita.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Irailaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da 2022-2023 ikasturteko matrikulazioa, bai presentziala, baita Internet bidezkoa ere (donostiakultura.eus/ikastaroak).

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera, 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00; igandeetan, 10:00-14:00. Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00, jaiegunetan eta zubietan izan ezik. Irailaren 1ean eta 2an, 10:30-13:30.

Casares eta Tomasene kultur etxeak:

  • Casares astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) egongo da zabalik. Jaiegunetan eta zubietan itxita.
  • Tomaseneri dagokionez, astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30); zubietan eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00). Jaiegunetan itxita.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera zabalduko da: 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Jaiegunetan eta zubietan itxita. Irailaren 1ean eta 2an soilik goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita. Irailaren 1ean eta 2an goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00. Jaiegun eta zubietan itxita. Irailaren 1ean eta 2an goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Larrotxene Kultur Etxea: itxita 2023ko urtarrilera arte. Lanek dirauten bitartean, jardueraren zati bat Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian duen lokalera eramango da; liburutegia, Larrotxene Bideoren prestakuntza-eskaintza, lanen aholkularitza eta beste jarduera batzuk Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko dira. Informazio gehiago: Larrotxene Kultur Etxea 2023ko urtarrilera arte itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton 25): astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00. Jaiegunetan itxita. Irailaren 1ean, 2an eta 5ean goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita. Irailaren 1ean eta 2an goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita. Irailaren 1ean eta 2an goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: abuztuaren 31n ateak itxi eta ikasturtean zehar ez da zabalduko.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: