NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Jardunaldiak eta mintegiak 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016-ren inguruan San Telmon

Jardunaldiak eta mintegiak 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016-ren inguruan San Telmon

  • Astelehena, 2016(e)ko Apirila(r)en 18-(e)an

Jardunaldiak eta Mintegiak antolatu dituzte Donostia 2016k eta San Telmo Museoak Gaur Taldean eta erakusketako Kairós atala osatzen duten artisten lanean sakontzeko.

Apirilaren 20an eta 21ean izango diren jardunaldietan Gaur Taldearen eta Barandiaran galeriaren inguruan arituko dira María José Aranzasti, Ricardo Ugarte, Javier Viar, Jose Antonio Sistiaga eta Juan Pablo Huércanos, besteak beste. Hitzalidak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. 

Apirilaren 26an eta 27an izango diren mintegietan, berriz, arte garaikideaz arituko dira, besteak beste, erakusketan parte hartu duten artistetako batzuk: Azucena Vieites, PSJM, Txomin Badiola eta Iratxe Jaio / Klaas Van Gorkum. Arratsaldeko saioak irekiak izango dira, doakoak lekuak bete arte. apirilaren 27ko goizeko saioarako, ordea, derrigorrezkoa da aurrez izena ematea.

Azkenik, apirilaren 29an1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 publikazioa aurkeztuko da eta Gaur 1966 | 2016 Dokumentua ikus-entzunezkoaren proiekzioa egongo da. Azken horrek aldaketa jasan du, izan ere, hasiera batean, proiekzioa apirilaren 19rako zegoen iragarria.

Horiek izango dira 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 erakusketaren baitan antolatzen diren azken jarduerak. Erakusketa maiatzaren 15era arte dago ikusgai.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: