2022ko uztailaren 28tik 2023ko uztailaren 28ra, bisitatu ahal izango da Paperezko inperio baten atlasa instalazio berria, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lana, Jose Mari Zabalaren lekukoa hartu ondoren.
San Telmo Museoak Paperezko inperio baten atlasa instalazioa aurkezten du, 2022ko uztailaren 28tik aurrera urtebetez museoko elizan ikusgai izango dena eta Museo Bikoitza programaren parte dena.
Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. San Telmon egiten diren esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea da helburua.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: