NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Goya eta Motherwell elkarrizketan, San Telmoren erakusketa berrian

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Ostirala, 2026(e)ko Maiatza(r)en 15-(e)an

San Telmo Museoak Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat aurkeztu du, museoaren azken eskurapenetako batetik abiatzen dena, Francisco de Goyaren Gerrako hondamenak seriea. Erakusketak Aragoiko maisuaren lanaren eta gaur egungo sentsibilitate artistikoaren arteko elkarrizketa sakona proposatzen du. María Bolaños da bere komisarioa, eta maiatzaren 16tik irailaren 27ra bisitatu ahal izango da.

1810 eta 1823 artean egina, serie honek — 80 estanpaz osatua — inbasio napoleonikoaren aurkako gerraren pasarte gordinenak jorratzen ditu. Bere irismena, hala ere, bere garaitik haratago doa: dagokion mendekoa izateari utzi gabe, Goyak esparru historikoa gainditzen du eta irudi horiek indarkeriaren eta giza sufrimenduaren mugarri unibertsal bihurtzen ditu. Haietan, gaur egungo hondamendiak indar asaldagarriz suma ditzakegu dagoeneko.

Modernitaterako bidean giltzarri, Goyak artea ulertzeko modu berri bat asmatu zuen, ikuspegi formaletik zein etikotik. Bere begirada erabat askeak artista kokatzen du lekuko, kontzientzia kritiko eta gizatasunaren mugen esploratzaile gisa. Erakusketak oinordetza hori jasotzen du eta XX. mendera begira jartzen du Guggenheim Bilbao Museoak erakusketarako mailegatutako Robert Motherwellen Iberia lanaren bitartez (1958).

Espainiara egindako bidaiak inspiratuta eta Pintura beltzek erabat hunkituta, Motherwellek beltza nagusi den eremu abstraktu zabal bat sortu zuen Iberian, non pintura tragedia historikoaren oihartzun emozional bihurtzen den. Mihiseak elkarrizketa isila ezartzen du Goyarekin, Hondamenen intentsitate morala modu abstraktuan islatzen duen kontrapuntu izugarri baten moduan jokatuz.

Erakusketarekin lotuta, bisita gidatuak, hitzaldia eta irekiera berezia antolatu ditu museoak. 

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: