Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatu nahi ditu bisitariak.
Aurten ospakizuna maiatzaren 16an eta 17an egingo du San Telmok, 18a, astelehena izanik, museoa itxita egongo delako. Egun horietan museorako sarrera doakoa izango da eta aukera aparta izango da museoko erakusketa iraunkorra eta Goya beltza, Motherwell beltza erakusketa zabalduberria ikusteko; izan ere, hilaren 16an irekiko da.
Erakusketa horretan San Telmo Museoak bere azken eskurapenetako bat aurkeztuko du, Los desastres de la guerra (1810-1820) seriea, Francisco de Goyarena eta elkarrizketan jarriko du Robert Motherwellen Iberia (1958) lanarekin.
Halaber, beste urteetan bezala, asteburuan zehar musika emanaldiak eskainiko dituzte museoan Francisco Escudero Kontserbatorioko ikaslek.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: