Azken hilabeteetan museoko ardatz izan den erakusketak ia 20.000 bisita jaso ditu eta apirilaren 12ra arte egongo da oraindik bisitatzeko aukera. Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dion erakusketa hau Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak -CCCB-rekin elkarlanean antolatua da eta Claudi Carreras da komisarioa.
Erakusketa agurtu aurretik, azken bisita gidatuak eskainiko dira: astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) eta arunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas). Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da.
Azkenik, haurrei zuzendutako Pazko Asteko sormen tailerrak erakusketak jorratzen dituen gaiei lotuak izango dira.
Estereotipoetatik urruntzea proposatzen duen erakusketa honek, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, Amazonia bertako ahotsak aldarrikatzen ditu. Era berean, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk ere planteatzen ditu.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: