- Astelehena, 2026(e)ko Martxoa(r)en 02-(e)an
Donostiako Poesialdiaren zortzigarren edizioa martxoaren 10etik 18ra egingo da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian.
Martxoaren erdialdean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Marta Sanz, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez, Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga eta Alejandra Martínez de Miguel, besteak beste. Lauaxetari buruzko erakusketa bat ere izango da.
Egitaraua
Hona hemen ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa (goizeko 10:00etan) eta erakusketa izan ezik:
- Martxoaren 13tik apirilaren 13ra: Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa. Ernest Lluch Kultur Etxea. Komisarioa: Jon Kortazar.
- Martxoak 10: Amarilla, Marta Sanz. San Telmo Museoa. Elkarrizketatzailea: Itziar Mínguez. Gaztelaniaz. Loturan informazioa gonbidapenak nola lortu jakiteko.
- Martxoak 10: Lantegitik oholtzara, Poesia lantegiko ikasleen errezitala. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 13: Aberriak eta atzerriak, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo eta Pello Ramirez. Telesforo Monzon, Lauaxeta, Orixe, Iokin Zaitegi, Lizardi eta Peli Markiegiren poema musikatuak. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 16: Denborak utzitako hitzak, Karlos Linazasoro eta Jon Gerediaga. Dinamizatzailea: Aritz Gorrotxategi. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 18: IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza). Euskaraz.
- Martxoak 18: Revelaciones, Alejandra Martínez de Miguel. San Telmo Museoa. Errezitala eta elkarrizketa. Elkarrizketatzailea: Ines Azpiazu. Gaztelaniaz. Loturan informazioa gonbidapenak nola lortu jakiteko.