NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Kriseilua da HAU diseinu lehiaketaren aurtengo langaia

San Telmo Museoaren bildumako kriseilua
San Telmo Museoaren bildumako kriseilua
  • Ostirala, 2026(e)ko Urtarrila(r)en 30-(e)an

HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren bederatzigarren edizioko deialdia zabaldu dute gaur San Telmo Museoak eta Bitamine Faktoriak. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea da eta edizio honetan kriseilua izango da diseinuetan landu beharreko tresna. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak antolatzen dute Aranzadi Zientzia Elkartearen, Mondragon Unibertsitatearen, EIDEren (Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionala) eta B.lux enpresaren laguntzarekin.

Objektuari buruz

Deialdi honetan berrikusi beharreko pieza kriseilua da. Antzinatetik, kriseilua argiztatzeko erabili izan da. Material askotakoa (buztina, harria, metala...) izan daitekeen ontzia da, olioa edo beste erregairen bat (argizaria, animalia-koipea...) jartzeko. Bertan kotoizko metxa sartzen da, eta haren muturrean sua piztuz, argia ematen du. Denboran zehar izandako garapenaren ondoren, kriseilua ezagutzen dugun metalezko objektu tipikora iritsi zen: metalezko ontzi mokoduna, zintzilikatu ahal izateko burdinazko hagaxka bati lotua. Kriseiluak edo olio-lanparak egunero erabiltzen ziren etxeko guneak (sukaldeak, biltegiak, logelak...), lantokiak edota eraikin publikoak argiztatzeko. Tenpluetan hileta eta botozko ekintzetarako ere erabili izan dira.

Saria eta hautatutako diseinuak

Epaimahaiak sari bakarra emango du, 2.000 eurokoa. Irabazlearekin batera, lehiaketan parte hartu duten lan nabarmenenak San Telmo Museoan egingo den erakusketa batean ikusgai egongo dira. Halaber, erakusketarako hautatzen diren diseinuen egileek B.lux enpresaren instalazioak bisitatzeko aukera izango dute.

 

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: