Gaur 2026erako erakusketak eta jarduera ildo nagusiak aurkeztu ditu San Telmo Museoak, gure ondarea ezagutaraztera eta egungo gaiez hausnartzera bideratuak.
Amazoniak. Antzinako Etorkizuna
Datak: apirilaren 12ra arte
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, CCCB
Komisarioa: Claudi Carreras
Ikusi webgunean
Goya: Gerraren hondamendiak. Begirada garaikidea.
Datak: maiatza-iraila
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Museoaren jabetzakoa den Goyaren Los desastres de la guerra 80 grabatuko serie osoa aurkeztuko du erakusketak kaperetan. Gerrari buruzko gogoeta unibertsala osatzen duten irudi horiei egungo sorkuntzak ematen dion begirada garaikidea gehituko zaie.
Paper gaineko artea
Datak: ekainak 26 – irailak 27
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Fundación MAPFRE
MAPFRE Fundazioaren bildumako marrazki sorta bat biltzen du erakusketak. Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla, Maruja Mallo edo Pablo Picasso bezalako egileak, nazioarteko esparruan lan egin zutenak eta Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele bezalako maisuen lanak ezagutu zituztenak. Horiei guztiei San Telmo bildumako lanak gehituko zaizkie: Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta, María Paz Jiménez...
Eskua
Datak: azaroak 6 – 2027ko otsailak 7
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Komisarioa: Bartomeu Marí, Common Accounts (Igor Bragado y Miles Gertler)
Eskua erakusketak etnografia-bildumak berrikustea proposatzen du, XX. mendearen hasieran mekanizazioarekin desagertu ziren keinu eta koreografien artxibo baten bidez.
Mauricio Antón. Artea eta paleontologia
Datak: urriak 23 – 2027ko urtarrilak 24
Antolaketa eta ekoizpena: Madrilgo Museo Arqueológico y Paleontológico, San Telmo Museoa
Mauricio Antonen ekoizpen ilustratzailea aurkezten da ikerketa paleontologikoko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetan egindako kolaborazioetan.
Artea abian | Eszena iluna. Bera esna
Datak: martxoaren 1era arte
Antolaketa eta ekoizpena: Kutxa Fundazioa, San Telmo Museoa
Kokapena: Laborategia aretoa.
Ikusi webgunean
Argia San Telmo Museoan
Datak: martxoa/apirila - ekaina
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Argia dantza taldea
Kokapena: Laborategia aretoa
Iraganean museoak eta Argia dantza taldeak espazioa partekatu zuten San Telmo zaharrean. Erakusketa honek bere historia berreskuratzen du argazki, dantza, dokumentu, melodia eta objektuen bidez.
Haizearen eta ametsen artean. Graciela Iturbide
Datak: Uztailak 3 - abuztuak 30
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Komisarioa: María Millán
Kokapena: Laborategia aretoa
Argazkilari mexikarraren lana erakusten du.
Desobedentzia ikasten. Isabel Coixeten collageak
Datak: irailak 11 – azaroak 1
Antolaketa eta ekoizpena: Museo Nacional Thyssen-Bornemisza, San Telmo Museoa
Komisarioa: Estrella de Diego
Kokapena: Laborategia aretoa
Isabel Coixet zinema-zuzendari eta gidoilariak eskuz eta teknika digitalekin egindako berrogeita hamar collage inguru biltzen ditu.
Artea abian
Datak: azaroak 27 – 2027ko otsailak 28
Kutxa Fundazioarekin batera antolatutako Artea abian programaren zazpigarren edizio honetan, artista berri baten lana aurkeztuko da.
Kokapena: Laborategia aretoa
Gerardo D'Abrairaren industria marrazkiak
Datak: martxoak 6 – irailak 6
Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa
Komisarioa: Javier González de Durana
Kokapena: Industrializazioa aretoa
Gerardo D'Abrairak egindako marrazkien sorta bat, Gipuzkoako instalazio industrialetarako marraztu zituen bista panoramikoak ardatz hartuta.
Nabarmendutako obra: Beiratea, ca. 1900, Maumejéan etxea
Datak: Apirilaren 26ra arte
Kokapena: Arte bilduma historikoaren aretoa
Ikusi webgunean
Nabarmendutako obra: Poema de los números primos 40 (Zenbaki lehenen poema 40), Esther Ferrer
Datak: ekainetik aurrera
Kokapena: Arte bilduma historikoaren aretoa
Aipatutako erakusketez gain, Museo bikoitza programaren hurrengo artista aurkeztuko da laster, San Telmoren bildumaren eta errelato museografikoaren berrirakurketa egiteko aukera izango duena. Bestalde, HAU lehiaketaren edizio berria jarriko dute laster martxan Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak, berrintzepretatu beharreko objektu etnografikoa aurkeztuko da laster. Bi programen emaitza ikusgai jarriko du museoak.Kokapena: Arte bilduma historikoaren aretoa
Erakusketez gain, jarduera eta programei dagokienez, museoak bere ohiko lan ildo eta dinamikak garatzen jarraituko du 2026 urtean, hainbat eragilerekin lankidetzan. Besteak beste: Erronkan lan ildoa, Bildumaren eta ondarearen inguruko jarduerak, sorkuntza garaikidea eta ondarearen berrirakurketa sortzailea bultzatzen duten proiektuak, argazki-liburuen inguruko jarduerak, bisita gidatuak, jaialdiekin lankidetza, ekintza bereziak, familientzako tailerrak...
Azkenik, museoaren ondarearen eta bildumen inguruan egiten diren barne-izaerako programen jarraipena gogoratu behar da: sentsibilizazio-programak, inbentario eta katalogazio programak, kontserbatzeko eta zaharberritzeko programa, ikerketa programa, ondarea sortzeko programa...
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: