NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Natalia Suárez Ortiz de Zárateren "Eszena iluna. Bera esna" erakusketa aurkeztu dugu

Natalia Suárez Ortiz de Zárateren "Eszena iluna. Bera esna" erakusketa aurkeztu dugu

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Osteguna, 2025(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an

Seigarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2025ean eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate da aurten parte hartzen duen artista. Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako erakusketa programa honek sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Natalia Suárez Ortiz de Zárateren lana ikusteko aukera izango dugu aurten Eszena iluna. Bera esna titulua duen erakusketan.

Erakusketa museoko Laborategia aretoan izango da ikusgai 2025eko abenduaren 5etik 2026ko martxoaren 1era, doako sarrerarekin. Gainera katalogoa ere argitaratu dugu Nadia Barkateren testuekin.

Erakusketa 2024-2025 artean sortutako tamaina handiko 7 pintura eta 32 marrazki txikik osatzen dute. Tamaina handiko gehienek olio-pintura, spray-a eta akrilikoa nahasten dituzte mihisean, eta bada beste bat, olio-pintura hutsez margotutakoa. Marrazki txikiak aldiz, boligrafoarekin paperean egindako A4 neurrikoak dira.

Artea abian proiektua

2019an martxan jarritako ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean lehen erakusketa indibiduala egitea erraztea da.

Aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik, Mikel Otxotekok eta Xare Álvarezek hartu dute parte.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: