NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du San Telmo Museoak

Bai Euskarari Elkartea
Bai Euskarari Elkartea
  • Asteartea, 2025(e)ko Azaroa(r)en 25-(e)an

San Telmo Museoak Bai Euskarari Ziurtagiria izango du aurrerantzean, zehazki, Zerbitzua Euskaraz agiria. Bai Euskarari Elkarteak ematen ditu ziurtagiri hauek euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da eta orain San Telmo ere horien artean dago.

Ziurtagiriaren modalitate ezberdinak daude eta museoak eskuratu duena Zerbitzua Euskaraz da, izenak dion moduan, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutenek izan dezaketena. Maila hori zehazteko Bai Euskarari Elkarteak diagnostikoa egin dio San Telmo museoari azken hilabeteetan, eta museoko hizkuntza gaitasuna, zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza aztertu dituzte neurgai ezberdinak erabiliz.

Elkarteak adierazten duenez “bezeroak euskaraz artatzen dituen entitate batek lehiakortasuna eta bezeroarenganako begirunea islatzen ditu. Bezeroak nahiago izaten du zerbitzu nahiz produktu bat eskuratzeko harremanak berezko hizkuntzan izatea”.

Museoak euskararekiko konpromisoa erakusten du bere jardunean, publikoari euskarazko kalitatezko arreta eskaintzeko neurriak hartuz eta euskararen alde lanean ari diren eragileekin elkarlana ahalbidetuz, besteak beste. Adibidez, 2025eko maiatzean Bai Euskarari Ziurtagiriaren 25. urteurreneko ekitaldia hartu zuen museoak eta Bai Euskarari Laguna sarian ere parte hartu zuen.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: