NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Don-Paul Kahlek irekiko du Musikagileak zirkuitua San Telmon eta Victoria Eugenian

Don-Paul Kahlek irekiko du Musikagileak zirkuitua San Telmon eta Victoria Eugenian

  • Osteguna, 2025(e)ko Azaroa(r)en 06-(e)an

Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa antolatu du aurten eta programazioko saio batzuk San Telmo Museoan eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira. Lehena, Don-Paul Kahl saxofoi-jotzaileak eskainiko duena, larunbat honetan, azaroak 8, izango da.

Don-Paul Kahlez gain, Suhar abesbatzak eta Vertixe Sonorak ere eskiniko dituzte emanaldiak San Telmo. Hain zuzen, azken horretan, berariaz museoarako sortutako pieza eskainiko dute. Zuzeneko elektronika duen site-specific pieza izango da, museoa bera musika tresna bihurtuko duena. Museoko kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Bestalde, Victoria Eugenia Antzokian Ensemble PTYXek eskainiko duen saiorako gonbidapenak egunean bertan jarriko dira eskuragarri.

Halaber, aurten ere Musi-meet topaketa egongo da sorkuntzarekin eta gaur egungo musikaren esparruarekin lotutako hainbat alderdiri buruz hausnartzeko. Jardunaldia profesionalei zuzendua dago eta San Telmo Museoan izango da, sarrera librearekin lekuak bete arte.

Egitaraua

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: