NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoak 'Amazoniak. Antzinako etorkizuna' erakusketa aurkeztu du

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Osteguna, 2025(e)ko Urria(r)en 30-(e)an

San Telmo Museoak Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa aurkezten du. Lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen gaitu erakusketak; munduko bio-dibertsitate handiena duen lurraldea izanik, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologiko izugarria ezagutzeko. 

Erakusketa proiektu koral eta polifoniko bat da, Amazoniatik sortua eta eskualde horretako artista eta intelektual multzo batek osatua, naturarekin bizitzeko eta harremanetan jartzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak. San Telmo Museoak antolatu du eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak – CCCB – ekoitzi eta Claudi Carrerasek egin ditu komisario lanak. Urriaren 31tik 2026ko apirilaren 12ra egongo da ikusgai.

Ibilbide sentsoriala da: ibaien eta basoen zabalera, soinuak, usainak, hiriak, erritualak, pertsonak eta komunitate amazonikoen bizitza-istorioak zeharkatzen dituen ibilbidea. Aberastasun kultural eta natural izugarri honi zuzenean eragiten diote gaur egungo baso-soiltzeak, suteek, lehorteak edota lehengaiak kontrolatzeko borrokek. Gatazka horiek eskualdeko zientzialari eta ikertzaile nagusien eskutik jorratzen ditu erakusketak.

Amazoniako bizitzaren ikuspegi folkloriko edo fatalista eman beharrean, erakusketak Amazoniako herriek naturarekin duten lotura eta arbasoen inguruko ezagutza sakona defendatzen ditu. Kultura eta ekosistema baliotsuez hitz egiteaz gain, erakusketa honek hausnarketara garamatza: gizarte gisa geure buruaz, gure ingurunearen hauskortasunaz eta planetan bizitzeko errespetuzko moduak berreskuratzeko premiaz pentsarazten digu.

Jarduerak eta  bisita gidatuak

Erausketan hobeto murgiltzeko eta planteatzen dituen gaietan gehiago sakontzeko museoak bisita gidatuak eta jarduera programa zabala antolatu du.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: