Azaroaren 5ean egingo da San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat, 37. Nazioarteko Literatura Topaketa. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Noemí Trujillo egileak hartuko du parte. Azaroaren 6an aurreikusita zegoen Gabriela Wiener idazlearen saioa, baina arrazoi pertsonalengatik bertan behera gelditu da bisita.
Hilaren 5eko ekitaldian, Slawka Grabowska izango da elkarrizketatzailea. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Ekitaldia doakoa da eta sarrera librea izango du, jarleku guztiak bete arte.
Noemí Trujillo (Bartzelona, 1976) poeta, idazle, editore eta kultura-kudeatzaile ezaguna da. Bere ibilbidean zehar hamalau poesia-liburu baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: La Magdalena (2009); Lejos de Valparaíso (2009); La muchacha de los ojos tristes (2011), Mariana Romo Carmonak ingelesera itzulia, The Girl with Sadness in Her Eyes; eta Este bosque inmenso (2021). Bere poesia-lana hainbat sariketa eta lehiaketa nazional nahiz nazioartekotan aitortua izan da, hala nola Melillako Poesia Nazioarteko Sarian.
Poesiaz gain, Trujillok kontakizun laburrak, haur eta gazte literaturako lanak eta eleberriak ere idatzi ditu. Horien artean nabarmentzen dira. Suzanne (2016), katalanezko edizioan, Empúries; El amor tan temido (2017); eta bere azken lana, Una noche de Reyes (2025), egunerokoa, saiakera eta narratiba uztartzen dituen eleberria.
Gainera, Lorenzo Silva idazlearekin batera, Manuela Mauri inspektorea protagonista duen polizia-eleberrien sail arrakastatsua sortu du: Nada sucio (2016), Si esto es una mujer (2019), La forja de una rebelde (2022) eta La innombrable (2024). Halaber, El palacio de Petko (2017) eleberri distopikoa ere idatzi zuen, 2215. urtean girotua.
Bere lan guztietan, Noemí Trujillok begirada intimoa, konprometitua eta gizatiarra erakusten du, gizartearen eta gizakiaren konplexutasuna modu poetikoan islatuz.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: