San Telmo Museoak Landa arrazionalismoa erakusketa aurkeztu du 1945 eta 1970 bitartean Estatuan sortutako kolonizazio herrietan José Manuel Juan Sotok egindako argazki aukeraketa bat biltzen duena. Iñaki Bergerak egin ditu erakusketaren komisario lanak eta 2025eko urriaren 10etik azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko Laborategia aretoan, doako sarrerarekin.
1945 eta 1970 artean, Instituto Nacional de Colonización zelakoak (INC) 300 kolonizazio-herri inguru eraiki zituen, Espainiako arro hidrografiko nagusietan banatuta. 55.000 familiak kolonizatu zituzten herri berri horiek.
2018an, José Manuel Juan Soto argazkilaria proiektu bat lantzen hasi zen, herri horietako arkitektura, kolono eta langile etxeen tipologia desberdinak, elizak, administrazio-eraikinak eta espazio publikoak dokumentatzeko asmoz. Proiektua Alcobendasko PIC.A PhotoEspaña eskolako ikasketen lan gisa sortu zen, eta urteek aurrera egin ahala hazten joan zen. Bere handitasunak, gainera, herri hauen eraikuntza proiektuen jatorrizko artxiboen ikerketa eta dokumentazio lana egitera eraman du egilea.
Landa arrazionalismoa 25000 kilometro baino gehiagoko bidaia da, eta irekita jarraitzen du, arkitektura arrazionalista atzematen saiatuz.
Gainera, azaroaren 15ean José Manuel Juan Soto argazkilariak eta Susana Lorenzo diseinatzaileak Racionalismo de campo proiektuaz eta argazki-liburuaz hitz egingo dute Encuadre racional solasaldian.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: