NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo eta Musika Hamabostaldiaren akordioa berrituta

  • Asteazkena, 2025(e)ko Abuztua(r)en 06-(e)an

2021ean lehenengoz sinatutako hitzarmena lau urtez berritu dute orain San Telmo Museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak. Hitzarmen honen xedea da Musika Hamabostaldiko programazioaren baitan musika jarduerak antolatzeko lankidetza ezartzea eta bideratzea. Urtero San Telmo Museoan eskainiko den kontzertu, hitzaldi edo bestelako ekitaldi sorta adostuko da, kultur sustapena bultzatzeko, udako eskaintza aberasteko eta artista gazteei laguntzeko.


Horretarako, urtero, museoak bere ekitaldi aretoa, klaustroa eta eliza jarriko ditu erabilgarri jaialdiarentzat, eta Musika Hamabostaldiak obra baten dohaintza egingo dio museoari, azken honekin aldez aurretik adostuta, eta San Telmoren bildumako parte izatera pasako dena.

Ganbera Musika eta Antzinako Musika zikloak dira museoko klaustroan azken urteotan egin direnak.

Artelanei dagokienez, aurtengo artelana duela hilabete gutxi zendutako Jose Zugasti (Eibar, 1952 – Donostia, 2024) egilearen Formaren garapena eta hegaldia eskultura da (170 x 75 x 75 cm). 2003an sortutako lan hau alanbre, hagaxka eta pinturaz egina dago. Museoko klaustroan izango da ikusgai abuztuan zehar. Zugasti izan zen ere 2024ko Hamabostaldiko kartela egin zuen artista.

Aurreko urteetan Xabier Erkizia, Susana Talayero, María Paz Jiménez eta Néstor Basterretxearen lanak izan dira dohaintzan emandakoak, museoak duen euskal arte bildumaren errepresentazioa aberastuz.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: