NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Gaua irekiera berezia bihar

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Ostirala, 2025(e)ko Uztaila(r)en 18-(e)an

Bihar, larunbata, uztailak 19, egingo dugu 2025eko San Telmo Gaua. Irekiera berezi honekin, ohikoa denez, museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango da. Aurtengoan, gainera, Lorategi bat soinean erakusketarekin lotuta, Jaime de los Ríos artistaren instalazio bat ikusteko aukera izango da, Lorategi ilustratu baten geometria sekretua. Artistak berak aurkeztuko du, larunbatean, 20:45ean, museorako bereziki sortutako lan hau.

Instalazio honek XVIII. mendeko lorategi bat birtualizatzen du, etengabeko mutazio kromatikoan dagoen landare-tapiz baten gainean. Lorategi bat soinean erakusketako jantzietan bezala, kolore eta testura bakoitzak, landare-motibo bakoitzak kode bat erakusten du. Instalazioa behatzean, esanahi-geruzak aktibatuko ditugu, zientifikoaren eta exotikoaren, neurritasun arrazionalaren eta ezezagunarekiko harriduraren artean daudenak.

Jaime de los Ríos-en instalazioa San Telmo Gauean zabalduko da eta obraren parte den landare- tapizaren bilakaeraren arabera mantenduko da zabalik.

Larunbateko San Telmo Gauean, aurreko edizioetan bezala, 20:30tik 24:00ra izango da museoa doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, okasiorako musika hautaketa berezi batekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: