NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Zinema eztabaidagai museoan

Zinema eztabaidagai museoan
  • Asteazkena, 2014(e)ko Iraila(r)en 10-(e)an

Datorren astelehenetik asteazkenera arte (irailaren 15ean, 16an eta 17an),  "Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna" zikloa burutuko da San Telmo Museoan. Zineak narratibarekin, filosofiarekin eta gizartearekin duen harremanaz arituko dira Amelia Valcarcel, Victoria Camps, Manuel Cruz, Roberto R. Aramayo, Koldo Almandoz, Iratxe Fresneda eta Irati Jiménez, besteak beste.

Sortu zenetik, zinemak kulturari buruzko gure arketipoak moldatu ditu eta imaginario kolektiboa zizelkatu. Errealitateak eta zinemak elkarri elikatzen diote. Horri buruz hitz egiteko, Museoak, Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak (CSICen Filosofia Institutuaren, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) hitzaldi-ziklo bat antolatu dute.

Amelia Valcarcel eta Victoria Camps (astelehenean 15ean), Koldo Almandoz, Iratxe Fresneda eta Irati Jiménez (asteartean irailaren 16an) eta Manuel Cruz eta Roberto R. Aramayo (asteazkenean irailaren 17an) izango dira gure artean. Solasaldiak 19:00etan hasiko dira ekitaldi aretoan. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

 

Oharra: Fernando Trueba zinema zuzendaria eta Fernando Savater filosofoa etortzekoak ziren, baina agenda-arazoak direla eta, ezin izango dute parte hartu.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: