NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Hemen da Olatu Talka 2011

Actividad Rompeolas
  • Asteazkena, 2011(e)ko Maiatza(r)en 25-(e)an

Olatu Talkaren programazioa prest dago dagoeneko. Ostiral honetan herritarren energia-olatua Donostiara iritsiko da eta jardueraz gainezka jarriko du hiria hiru egunetan zehar. Mota guztietako ekintzak: graffitia kalean, piknik musikala, tai ji saioa kalean, txalaparta ibiltaria, kaleko dantzak, etab. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren Bulegoak gaur aurkeztu du Olatu Talkaren programazioa, kultur- eta gizarte-energiaren jaialdia, zeina, Kutxaren babesarekin, maiatzaren 27 eta 29 bitartean ospatuko den.

120 jarduera baino gehiago hiriko ia 40 guneetan

Olatu Talkak kalera eramango du jarduera eta eguneroko tokiak, pasatzeko eta elkartzeko lekuak konkistatzea du xede. Toki hauek herritarrak harritzea helburu duten jarduerak hartuko dituzte, mota guztietakoak: graffitiak kalean (Colorformo Session 1), piknika Oroimenaren Lorategian (Piknik musikala), aipamenak hiri osoan zehar (“zita” bat nahi dut zurekin), dj’ak paseko toki jendetsuetan (Nauticool eta Open Set) eta... tai ji saioa galtzada erdian (Lasaitasuna asfaltoan). Olatu Talkak eguneroko guneak birpentsatzera bultzatu nahi gaitu eta baita herritarren sormena kalera ateratzera ere.

Lehengo urtean egin zuen bezalaxe, Olatu Talkak mikrofonoak irekiko ditu hainbat jardueretan herritarrek hitz egin, abestu eta adieraz dezaten, nahi duten erara: Hitzen iturria, hitz egiteko eta entzuteko lekua, istorioak, bizipenak eta ideiak partekatzeko gunea, azken batean; Open Mike, kontzertu lokal baten autogestio adibide perfektua; Open Set, non hiriko eta lurraldeko dj amateurrak eszenaratuko diren. Euskarri ezberdinak adierazteko modu ezberdinentzat, alegia.

Jarduera original eta askotarikoak izango dira alor guztietan. Esate baterako, gastronomia ekitaldiak egongo dira (burduntzia Lamien eta sorginen ibilaldia eta akelarrean, Lore-gozokiak, Piknik musikala), musika kontzertuak genero guztietan (rock, pop, klasikoa, elektronikoa...) eta instrumentu guztiekin (metal instrumentuak, gitarrak, harpak eta... baschetak!), ekitaldi osasuntsuak (Cycliton, Oinez bizi, Enpresen karrera, 2016ra bizikletaz) eta kale dantzak (Tango,
Itiner-danza, Izarrekin dantzan, bollywood, Verdini Dantza Taldea, Dantza kalean).

Guztira 120 jarduera baino gehiago egongo dira hiriko 40 guneetan: parkeak, enparantzak, hondartzak eta bestelako toki esanguratsu eta ezagunetan, besteak beste. Edukiera arrazoiengatik, lehenago Victoria Eugenia Antzokitik pasa beharko dute herritarrek jarduera zehatz batzuk ikusi ahal izateko: Peru eta otsoa, Zinefesta “Sonrisas y lágrimas” eta Obras son amores.

Egunero ekitaldi nabarmen bat

Olatu Talka jaialdiaren 2011ko edizioan jarduera txiki, lasai eta lagunartekoak badaude, baina asmo handiko ekintza jendetsuagoak ere bai, zeinetan elkarte eta lagun askok egin behar izanduten lan hilabete hauetan guztietan zehar eta, hortaz, bereziki ikusgarriak eta ustekabekoakizango dira.Zehazki, jaialdiak egunero jarduera nabarmen bat izango du, eta horrek markatuko dueguneko programazioa:

Txalaparta biraka, 2011ko edizioaren irekiera ekintza, ostirala 27ko berezienetakoa izango da.Txalaparta ibiltari hau, esku-gurdi baten gainean joango dena, Oreka Tx bikote famatuaren eskutik dator eta hiri osoan barrena mugituko da: Victoria Eugenia Antzokian hasiko da 12:00etan eta amaitu Udaletxeko terrazan egingo da ordubete geroago. Behin han izanda, txalapartariek jendeari txalaparta klase labur bat eskainiko diete. Bertaratzea nahikoa da kasu horretan; hori bai, aurreko egunean txalapartan prestatzeko lantegira azaldu nahi duenakVictoria Eugenia Antzokian 19:30ean, aurretik eman beharko du izena www.rompeolas.eu webgunean.

Larunbatean, maiatzak 28, protagonismoa Kontxako hondartzan ospatuko den Oihua hor dago oraindik jarduerak eramango du. Happening hau —diziplina ugariko arte adierazpena— hiriko inauteri konpartsek prestatu dute Juan Navarroren arte zuzendaritzapean. Oihu abesbatza bat egongo da, graffitiak, kolore asko... eta Kontxako erlojuak jantziko dituzte. Ikusgarria, beraz. Eta azkenik, pasa den urtean egin zen moduan, amaiera kontzertuak itxiko du jaialdia; mila ahots Alderdi Ederren igandean, 29, 19:00etan. Bertan, Udalaren Musika eta Dantza Eskola, Easo Abesbatza, Donostiako Orfeoia eta hiriko zein lurraldeko banda eta abesbatzek hartuko
dute parte. Helmuga lehengo urteko Olatu Talkako argazki hunkigarri hura errepikatzea da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: