NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gran Casino Kursaaleko obra bat, Nabarmendutako obraren protagonista

  • Astelehena, 2024(e)ko Abendua(r)en 09-(e)an

Desagertutako Kursaaleko Hall Handiaren hormari atxikitako Izenbururik gabe tituludun horma pinturetako bat Nabarmedutako obra atalean egongo da ikusgai bihartik 2025eko apirilaren 27ra arte. Pieza neurri handikoa (254 x 184 cm) da eta lau obaloko ondare multzoaren parte zen.

Bi pertsona irudikatzen dituen lan hau, 1922an margotu zuen Néstor Martin Fernández de la Torre artista kanariarrak. Hainbat urtez desagertuta egon ondoren, museoak berriki eskuratu eta zaharberritu egin du, sortu zenetik 100 urte baino gehiago igaro direnean jendaurrean arte historikoaren aretoan erakusteko.

Nestor Martín Fernández de la Torrek modernismoarekin eta sinbolismoarekin harreman estua izan zuen, estilo akademizistekin apurtzen zuen pintura bat jorratuz eta arte berri askeago bat garatuz. Eta premisa horiek ikusgai egiten dira Izenbururik gabe obra honetan.

Egitaraua

Obra honetan sakontzeko museoak jarduera hauek antolatu ditu:

  • Abenduak 12. Bisita gidatua + hitzaldia: El Gran Kursaal. Historia y recuperación de un patrimonio; Carmen Martín, Ana Santo Domingo, Lola Horcajo. 18:00 + 19:00
  • Abenduaren 12tik aurrea. Ikus-entzunezkoa: Kursaal zaharretik berreskuratutako ondare piktorikoari buruzkoa. Casino Kursaal Luckiak babestua.
  • Otsailak 5. Hitzaldia: Néstor: un pintor simbolista, Daniel Montesdeoca. 19:00

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: